Mintzanet, Herri Urratsen


Milaka lagun bildu ziren atzo Senpereko lakuaren inguruan Iparraldeko ikastolen festan. Bertan, Mintzanet proiektua ezagutzeko aukera izan zuten gure txokora hurbildu zirenek. Hemen dituzue argazki batzuk. Eskerrik asko parte hartzeagatik!

Mintzanet Hamaika Telebistan


Hamaika Telebistak erreportai bat egin du Mintzanet proiektuaren inguruan. Bertan, Joxe Erramun Eraso (Donostiako bidelaguna) eta Mónica Usubiagaren (Argentinako bidelaria) saioa ikus daiteke. Eskerrik asko parte hartzeagatik!

Mintzalagun egitasmoa ezagutzera eman da


Apirilaren 10ean Mintzagun egitasmoa ezagutzera eman du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak (Pasaia, Errenteria, Lezo, Oiartzun). Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak, Aiora Perez de San Romanek adierazi duenez, “gure euskaltegietan, egungo metodologia eragingarriei esker, ederki bereganatzen dituzte euskaldungaiek hizkuntzaren oinarriak, eta elkarrizketa txukunak gauzatzeko adina ikastera heltzen dira”. “Euskara bereganatzea lortzen duten horietako askok ordea, gehienek ez esatearren, … Jarraitu irakurtzen Mintzalagun egitasmoa ezagutzera eman da

Mintzanet proiektua San Telmoko Mintzodromoan egon da


Ia 150 lagun inguruk hartu zuten parte martxoaren 19an Donostiako San Telmo museoan antolatu zuen Mintzodromoan. Hara bertaratu zirenek Mintzanet proiektua ezagutzeko parada izan zuten. Besteak beste, Julian Iantzi aurkezlea eta Harkaitz Cano idazlea aritu ziren jendearekin solasean Internet bidez. Gainera, Donostiako Udaleko hainbat zinegotzi ere hurbildu ziren: Nerea Txapartegi (Bildu), Marisol Garmendia (PSE-EE), Iñigo … Jarraitu irakurtzen Mintzanet proiektua San Telmoko Mintzodromoan egon da

Mintzanet martxoaren 19ko Mintzodromoan egongo da


Datorren asteartean, martxoak 19 (10:00etan), Bagerak mintzodromo bat antolatu du Donostiako San Telmo museoan. Bertan, Mintzanetek txoko bat edukiko du, eta hurbiltzen direnei proiektua azalduko diegu.

Mintzanet ekimenaren aurkezpen bideoa


Mintzanet ekimena Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, aurkeztu zen Donostiako San Telmo museoan. Proiektuaren helburua euskara bultzatzea da, eta tresna honek munduko edozein lekutan egonda ere euskaraz solasean aritzeko aukera ematen du.