‘Uda honetan, Mintzanet!’


Uda iritsi da. Aisiarako denbora gehiago dugun sasoi honetan proposamen bat luzatu nahi dizu Mintzanetek: egin zaitez bidelagun.

Mintzanet, EKEn


Mintzaneten inguruan idatzi dute Euskal Kultur Erakundearen webgunean. Eskerrik asko!

Mintzanetek eta Eusko Ikaskuntzak kolaborazio hitzarmena sinatu dute


Gaur, maiatzak 23, Mintzanetek eta Eusko Ikaskuntzak kolaborazio hitzarmena sinatu dute. Donostiako Miramar Jauregian maramara* taldearen zuzendaria, Ritxi Lizartza, eta Eusko Ikaskuntzako zuzendaria, Arrate Arin, bildu dira. Elkarrekin egingo ditugun proiektuen berri emango dizuegu. Adi egon!

Azpeitiko Euskara Patronatuan aurkeztu dugu Mintzanet


Apirilaren 28an, Azpeitiko Euskara Patronatuan bi aurkezpen egin genituen. Bertako ikasleei eta gerturatu zen jende guztiari Mintzanet zer den, eta nola funtzionatzen duen azaldu genien. Hemen duzue, www.uztarria.com -en argiratu duten albistea.

Euskal Sortzaileak Sarean proiektua abian da


Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskainiko dizkiete munduko unibertsitateetako euskara eta euskal kultura ikasleei bihartik aurrera Bost idazle, unibertsitateko bi aditu eta bertsolari bat zuzenean solastuko dira Etxepare Euskal Institutuak Paris, Boise, Poznan, Brno, Bartzelona, Leipzig, Berlin, Konstantza eta Bologna hirietan dituen irakurletzetako ikasleekin Etxepare Euskal Institutuaren eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoaren arteko lankidetzari esker, … Jarraitu irakurtzen Euskal Sortzaileak Sarean proiektua abian da

Aniceto Ajuriagogeaskoa (Muxika) Mintzaneteko bidelagunak eta Andrea Bella (Montevideo) bidelariak topo egin dute


Aniceto Ajuriagogeaskoa Muxikan bizi da eta 66 urte ditu. Andrea Bella, berriz, Uruguayen jaio zen duela 36 urte. Mintzaneten izena eman zuten iazko udaberrian eta geroztik astero-astero hitz egiten dute Internet bidez. Aniceto euskaldun zaharra da, Andreak, ordea, kasualitatez ezagutu zuen euskara. Euskal dantzak ikusi zituen bere herrialdeko euskal etxe batean eta euskal kulturarekin maitemindu … Jarraitu irakurtzen Aniceto Ajuriagogeaskoa (Muxika) Mintzaneteko bidelagunak eta Andrea Bella (Montevideo) bidelariak topo egin dute

Andrea Bella gure bidelari uruguaitarra ‘Gaur 8′ aldizkarian


‘Gaur 8’ aldizkarian, Andrea Bellak (Uruguai, 1978) euskararekin daukan harremanaren inguruan hitz egin zuten otsailaren 1ean. Andreak Mintzaneten parte hartzen du bidelari bezala, eta Euskal Herrira egiten ari den bidaia bere bidelaguna ezagutzeko aprobetxatuko du.