Ainara Maia, bidelaguna: “Bidelariaren bidez beste bizimodu bat eta herrialde bat ezagutzen ari naiz”


Ainara Maia irundarra da eta 39 urte ditu. Lanbidez, euskarako irakaslea da, eta lehendabizikoz, Mintzaneten berri internet bidez izan zuela kontatu digu. “Apuntatu egin nintzen, euskaraz hitz egiteko oso baliagarria iruditu zitzaidan eta”. Berarentzat euskara ama hizkuntza izateaz gain, adierazteko modurik egokiena da, eta beste bati laguntzeko gogoz, izena ematea erabaki zuen.

Uda honetan eman izena Mintzaneten!


Uda honetan, praktikatu ezazu euskara on-line noiznahi, edonon eta doan! Parte hartu gure lehiaketan eta liburu-sorta bat irabazi! Mintzanetek euskara on-line edonon, noiznahi eta doan praktikatzeko aukera ematen du eta gure helburua erabiltzaile gehiago lortzea da, jendeak euskara praktikatzeko modu erraz hau erabiltzeko. Beraz, eman izena eta egin zaitez bidelari (euskara praktikatu nahi duena) zein bidelagun … Jarraitu irakurtzen Uda honetan eman izena Mintzaneten!

Isabel Atxa bidelagunak eta Ionkar Angulo bidelariak elkar ezagutu dute


Isabel Atxa (1953) Getxoko bidelaguna da. Ionkar Angulo (1976), berriz, Jugoko (Araba) bidelaria. Orain, Ionkar lan kontuak direla eta Londresen bizi da, eta han ez zuen zeinekin euskara praktikatu. Biek izena eman zuten Mintzaneten eta geroztik, astean behin ibili dira solas eta solas. Biak dira dantzazaleak, eta horregatik batzuetan hori izaten da mintzagaia.

Pilar Iragorri, bidelaguna: “Ikasten ari dela ikusten dut eta erakusten didan grinak eta gogoak poza ematen dit”


Pilar Iragorri oiartzuarra da baina Donostiako Zorroaga adinekoen egoitzan bizi da. Bera da, 90 urterekin Mintzaneten une honetan dugun parte hartzailerik zaharrena. Egoitzan bertan ordenagailua pizten diote saioa duen bakoitzean: “Hainbat ikastaro egin ditut ordenagailuarekin baina oso urduri jartzen naiz, ezin dut”, aitortu digu Iragorrik. Hala ere, orain tabletarekin hasiko omen da, bat erosteko asmoa … Jarraitu irakurtzen Pilar Iragorri, bidelaguna: “Ikasten ari dela ikusten dut eta erakusten didan grinak eta gogoak poza ematen dit”

Ainhoa Mentxaka, bidelaguna: “Mintzanet euskaraz egiteko aukera ona da eta bidelagun izanda ere beti ikasten da zerbait”


Ainhoa Mentxaka Mungiakoa da eta 37 urte ditu. Bera itzultzailea da eta Mintzaneten berri sarean izan zuela kontatu digu. “Ideia ona da, aukera paregabea euskara ikasten ari direnentzat eta inguruan euskaraz dakien inor ez daukatenentzat”, kontatu digu Ainhoak. Berarentzat, ordea, euskara ama hizkuntza dela esan digu, etxekoa dena.

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean Mintzanet aurkeztu dugu


Goizeko 10:00etan Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxera jende mordoxka gerturatu da Mintzanet ezagutzera. Proiektua zer den azaldu dugu eta funtzionamenduaren berri eman diegu gerturatu direnei. Horien artean, Ionkar Angulo Mintzaneteko bidelaria zegoen. Bera izatez arabarra da, baina 12 urte daramatza Londresen. Euskal Herrira egin duen bidaia honetan, bere bidelaguna ezagutuko duela kontatu digu: “Datorren asteazkenean Isabel … Jarraitu irakurtzen Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean Mintzanet aurkeztu dugu

Joxe Marcos, bidelaguna: “Nik neukan ideia guztiz gainditu du Mintzanetek, oso gustura egiten ditut saioak”


Joxe Marcos 22 urteko donostiar gaztea da. Berak interesa bazeukan, eta neskalagunak Mintzaneten izena eman ondoren, berak ere gauza bera egitea erabaki zuen. Astero, Flor Deniz argentinarrarekin egiten ditu saioak, Joxe bidelaguna da eta Flor bidelaria. “Ez nekien munduan zehar euskara ikasten zuen jendea zegoenik”, aitortu digu Marcosek. Argentinari buruz gauza asko ikasten ari da: … Jarraitu irakurtzen Joxe Marcos, bidelaguna: “Nik neukan ideia guztiz gainditu du Mintzanetek, oso gustura egiten ditut saioak”