Abenduaren 3an Euskararen Eguna izango da, eta horren harira, Mintzaneteko bidelariei eta bidelagunei egun horretarako zein asmo duten galdetu diegu, baita euren herrietan nola ospatuko duten ere. Hauek izan dira erantzunak:
Skype euskaraz jartzeko aukera
Dakizuen bezala, euskara ez dago Skypeko hizkuntza ofizialen zerrendan. Hala ere, aukera badago programa hau gure hizkuntzan egon dadin. Linux eta Windows sistema erabiltzen duten ordenagailuek erabil dezakete (Windowsen kasuan, Windows 7ra arte. Bertsio berrietan ezin da egin).
Mintzanet, Santurtzin!
Azaroaren 22an Mintzanet proiektua Santurtziko Mamariga Kulturgunean aurkeztu genuen. Bertara, AEKko hainbat ikasle eta Berbalagun taldeetako kideak gerturatu ziren.
Mariaje Barandiaran bidelaguna eta Martin Zabalza bidelaria Uruguaien elkartu dira
Mariaje Barandiaran (1958) Lazkaokoa da eta Donostian bizi da. Duela urte batzuk Mintzaneten izena eman zuen bidelagun gisa. Bi pertsonei laguntzen die euskara praktikatzen. Horietako bat Montevideoko (Uruguai) Martín Zabalza da.
Valeria García Oyarzabal, bidelaria: “La Pampan ez dut euskaraz hitz egiteko aukerarik. Horregatik, Mintzanet oso garrantzitsua da niretzat”
Valeria García Oyarzabalek, 42 urte ditu, eta La Pampako (Argentina) Santa Rosa izena duen herri batean bizi da. 16 urte zituenean hasi zen euskara ikasten eta, geroztik maila ona lortu du. Baina, ez du praktikatzeko aukera handirik izan.
Mintzanet Eguna eta Atlantikoaren bi aldeetako lehendabiziko Mintzodromoa arrakastatsuak izan dira
Aurtengo Mintzanet Eguna azaroaren 12an (larunbata) ospatu dugu Donostiako Araeta jatetxean. Horrez gain, III Mintzanet Sariak ere banatu ditugu, eta lehendabiziko aldiz, Atlantikoaren bi aldeetan Mintzodromo bat antolatu dugu (Argentina-Euskal Herria). Bertan, egitasmoaren zutabe diren bidelariak eta bidelagunak bildu dira, eta, horiei babesa emateko, Jokin Azkue (Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria), Miren Azkarate (Donostiako Udaleko Euskara … Jarraitu irakurtzen Mintzanet Eguna eta Atlantikoaren bi aldeetako lehendabiziko Mintzodromoa arrakastatsuak izan dira
Javier Royo, bidelaria: “Nire inguruan, oso zaila da euskaraz dakien jendea topatzea”
Javier Royo Erandiokoa da, baina Getxon bizi da. Berak 65 urte ditu eta erretiratuta dago. Internet bidez izan zuen Mintzaneten berri, eta aukera paregabea iruditu zitzaion: “Zaila da euskaraz hitz egiten duen jendea topatzea inguru honetan”.
Azaroaren 12an Mintzanet Eguna ospatuko dugu eta Necocheako (Argentina) Euskal Aste Nazionalarekin konexioa egingo dugu
Azaroaren 12an, Mintzanet eguna ospatuko dugu. Egunari hasiera emateko, Zubietako Araeta jatetxean (Berridi Bidea 22) elkartuko gara, eta bertan bazkalduko dugu. Jarraian, III Mintzanet Sariak ospatuko ditugu, eta bertan, urteko bidelari eta bidelagun onenak sarituko ditugu.
Mintzanet Durangon eta Portugaleten aurkeztu dugu
Urriaren 26an, Durangoko Plateruena kafe antzokian Mintzaneten berri eman genuen. Saioa 19:00etan hasi zen, eta Aitor Lopez Vazquez Durangaldeko Mankomunitateko presidenteak hitz egin zuen lehenengo. Jarraian, Berbalagun ekimenekoek ikasturteari hasiera eman zioten, eta proiektua azaldu zuten. Azkenik, gure txanda izan zen: Mintzanet egitasmoa zer den azaldu genuen, eta Marisa Barrena bidelagunak bere esperientziaren berri eman … Jarraitu irakurtzen Mintzanet Durangon eta Portugaleten aurkeztu dugu
Mintzanet, Madrilen
Europako euskal etxeetako euskara irakasleen bilkura izan da asteburu honetan Madrilen. HABEk urtero antolatzen duen ekitaldi honetan Bartzelona, Valentzia, Mallorca, Valladolid, Bordele, Paris, Erroma, Londres, Berlin, Brusela eta Madrilgo iraskaleak bildu ziren, eta bertan Mintzanet proiektua ezagutzeko aukera izan zuten.