Julian Iantzi telebista aurkezleari elkarrizketa (bideoa)


Mintzanetek Julian Iantzi telebista aurkezleari elkarrizketa egin dio, ‘Hitzaldi irekiak’ proiektuaren baitan. Berak telebistako hainbat programatan parte hartu du, baina “El Conquistador del fin del mundo” saioa aurkezteagatik da ezaguna batez ere. Mintzaneten parte hartzen dutenek galderak egin eta berak erantzun egin ditu. Hemen duzue emaitza, benetan interesgarria Julianek esandakoa!  Mila esker, Iantzi!

Rafa Retegi, bidelaguna: “Niretzat altxor bat da euskara eta egitasmo honekin bidelariei izugarrizko laguntza ematen diegu”


Rafa Retegi Igantzikoa da eta 52 urte ditu. Beran egiten du lan, fabrika batean eta Euskadi Irratian izan omen zuen Mintzaneten berri: “Proiektuko kide bat entzun nuen irratian, eta, hagitz polita eta interesgarria iruditu zitzaidan, batik bat mintza praktika behar dutenentzat”.

Aniceto Ajuriagogeaskoa, bidelaguna: “Nik beti eduki dut gogoa euskaraz ikasi nahi duenari laguntzeko”


Aniceto Ajuriagogeaskoa Muxikakoa da eta 68 urte ditu. Bera euskaldun jantzia da eta bidelagun gisa euskara praktikatu nahi duten hiru pertsonei laguntzen die: Andrea Bella Uruguaikoari, Micah Martin Ipar Amerikakoari eta Oriol Cardus katalanari. “Poz handia ematen du kanpoko jendea gugana gerturatzen ari dela jakiteak”, aitortu digu Anicetok.