Mikel Ayerbe-Bologna

Alma Mater Studiorum Universitá di Bolognako ikasleek (Italia) eta Mikel Ayerbe irakasleak euskal literatura izan dute hizpide.

Mikel Ayerbe literatura irakasleak klase magistrala eman die Bolognako ikasleei. Berak idatzitako Our Wars; poesiarekin egindako performance-a; egiten ari den tesia eta beste hainbat gairen inguruan mintzatu dira. Gainera, ikasleek egindako hainbat galdera erantzun ditu.

‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua martxan jarri zuten Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei.

Lourdes Otaegui-Liverpool

University of Liverpool-eko ikasleek (Erresuma Batua) eta Lourdes Otaegui irakasleak “Nazioa irudikatzeko moduak XX. mendeko euskal poesian barna” izan dute hizpide

Lourdes Otaegui literatura irakasleak klase magistrala eman die Liverpooleko ikasleei, euskal idazleei buruz hitz egin die, hainbat poema irakurri dizkie eta hau guztia ingelesez egin du gainera.

‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua martxan jarri zuten Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei.

Leipzig-eko unibertsitateko ikasleak (Alemania) eta Juan Carlos Etxegoien “Xamar” irakaslea berak idatzitako “Euskara jendea” liburuaz aritu dira (bideoa)

Universität Leipzig-eko ikasleek Juan Carlos Etxegoien irakasle, soziolinguista eta idazleari hainbat gairen inguruan galderak egiteko parada izan dute.

Hasieran, zenbait ikasle euskaraz mintzatu dira Juan Carlos Etxegoienekin eta galdera sinple batuk egin dizkiote martxoan ikasten hasi berri diren hizkuntzan.

Jarraian, “Euskara jendea” alemanera itzuliko duten ikasleek berak idatzitako liburuaren inguruan galdetu diote. Azkenik, Euskal Herriari eta euskarari buruzko hainbat galdera erantzun ditu Xamarrek, guztia Unai Lauzirika irakurlearen laguntzaz.

‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua martxan jarri zuten Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei.

Poznango unibertsitateko ikasleek (Polonia) eta Harkaitz Cano idazleak “Euskal literatura” aztertu dute (bideoa)

Poznango Adam Mickiewicz  unibertsitateko ikasleek  (Polonia) eta Harkaitz Cano idazleak “Euskal literatura” aztertu dute
Poznango ikasleek euskal literaturari nahiz bere obrari buruz galdetu diote Harkaitz Cano idazleari eta gainera, amaieran, idazleak euskaraz idatzitako poesia bat errezitatu die. Hau guztia Maialen Sobrino irakurlearen laguntzarekin egin dute.

‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua martxan jarri zuten Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei.

Bartzelonako UB-UABko ikasleek eta Ur Apalategi idazleak, ‘Relatos sobre los conflictos vascos’ gaia aztertu dute (bideoa)

Bartzelonako Universitat Autónomako ikasleek eta Ur Apalategi idazleak, ‘Relatos sobre los conflictos vascos’ gaia aztertu dute.

‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua 2014an jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei.

Bartzelonako UB-UAB unibertsitateko ikasleek egindako galderak erantzun ditu Ur Apalategi idazleak, Aritz Galarraga irakurlearen laguntzarekin.

Pío Pérez Aldasoro irakasleak eta Moskuko unibertsitateko ikasleek euskal kultura aztertu dute [bideoa]

Pío Pérez Aldasoro EHUko irakasleak eta Moskuko (Errusia) Lomonosov Unibertsitateko ikasleek euskal kultura aztertu dute

‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua 2014an jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei.

Pío Pérez Aldasoro EHUko irakasleak Moskuko (Errusia) Lomonosov Unibertsitateko ikasleek euskal kultura aztertu zuten, Ainhoa Ayerbe irakurlearen laguntzarekin

Unai Elorriaga idazleak eta Brnoko (Txekia) unibertsitateko ikasleek ‘SPrako tranbia’ aztertu dute [bideoa]

Unai Elorriaga idazleak eta Brnoko Masarykova Unibertsitateko ikasleek ‘SPrako tranbia’-‘Un poco de chocolate’ aztertu dute

‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua 2014an jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei.

Unai Elorriaga idazleak eta Brnoko (Txekia) unibertsitateko ikasleek ‘SPrako tranbia’-‘Un poco de chocolate’ aztertu zuten, Nagore Jimenez irakurlearen laguntzarekin

 

‘Euskal Sortzaileak Sarean’ programa bueltan da

‘Euskal Sortzaileak Sareak’ programa bueltan da. Maramara * taldeko eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker, euskal egileek eta eragileek zuzeneko prestakuntza-saioak eskainiko dizkiete, berriro ere,  Euskal Herritik, Institutuak nazioarteko unibertsitateetan dituen ikasleei.

Apirilaren 20an, Unai Elorriaga idazlea Brnoko unibertsitateko ikasleekin arituko da iazko ‘Euskal Sortzaileak Sarean’-eko edizioa itxiz. Hilaren 24an, aldiz, Pio Perezek Moskuko ikasleekin egingo du elkarrizketa Euskal Kultura ardatz hartuta edizio berriari hasiera emanaz, eta Ainhoa Ayerbe irakurlearen gidaritzapean.

Aurtengo edizio berrian, sortzaileek euskalgintzarekin lotutako arlo ezberdinak landuko dituzte, eta honakoak izango dira protagonistak, besteak beste: Eider Rodriguez, Ur Apalategi edota Ludger Mees.

Etxeparek mundu osoko unibertsitateetan dituen Euskara eta Euskal Kultura irakurletzetan eskaintzen duen formakuntza aberastea eta gure kulturari buruzko ezagutza areagotzea dira egitasmoaren xede nagusiak. Egitasmoa Internet bidez euskaraz mintzatzeko aukera eskaintzeko asmoz sortutako Mintzanet webgunearen bitartez gauzatuko da, iazko programaren arrakasta ikusita.  Hemen dituzu ikusgai orain arteko bideoak.

Bolognako unibertsitateko irakurlea, Iñaki Alfaro, Miren Amuriza bertsolariarekin egin zuen saioa gidatzen
Bolognako unibertsitateko irakurlea, Iñaki Alfaro, Miren Amuriza bertsolariarekin egin zuen saioa gidatzen

Miren Amuriza bertsolariak eta Bolognako unibertsitateko ikasleek bertsolaritza garaikidea aztertu dute [bideoa]

‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua apirilean jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei.

Miren Amuriza bertsolariak eta Bolognako (Italia) Alma Mater Studiorum unibertsitateko ikasleek bertsolaritza garaikidea aztertu zuten, Iñaki Alfaro irakurlearen laguntzarekin.

Karmele Jaio idazleak eta Konstantzako unibertsitateko ikasleek euskal kontagintza modernoa aztertu dute

‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua apirilean jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei.

Karmele Jaio idazleak eta Konstantzako (Alemania) unibertsitateko ikasleek euskal kontagintza modernoa aztertu zuten, Dani Escribano irakurlearen laguntzarekin.