Rita Aldabaldetreku, Euskaltzaleen Topagunea: “Gurpilari bueltak ematen hastea da garrantzitsuena”

Rita Aldabaldetrekuk (Euskaltzaleen Topaguneko teknikaria) egunerokotasunean gehien erabiltzen duen hizkuntza da euskara, bai arlo pertsonalean zein profresionalean, “nire ama hizkuntza da, hizkuntza naturala”. Hala, euskararen normalizazioaren alde lan egitea aurreikusita ez zuela aitortzen badu ere, Zarauzko Euskaraldiko dinamizatzaile izateko aukera suertatu zitzaionean ekimenean parte hartzea erabaki zuen: “Pribilegioa da hainbeste eragilerekin lanean izatea, euskarari buruzko … Continue reading Rita Aldabaldetreku, Euskaltzaleen Topagunea: “Gurpilari bueltak ematen hastea da garrantzitsuena”

Haimar Arejita, musikaria (Gatibu): “Euskaldunak gara, euskaraz gara”

Haimar Arejita gitarra-jotzaile gernikarra da, 20 urtez Gatibu taldearekin Euskal Herriko zein diasporako txokoak zeharkatu dituena. Txikitatik hezi izan da euskal giro batean eta gure hizkuntza euskaldunon izaera ezberdintzen duen ezaugarri garrantzitsuena dela deritzo. Lagunarteko harremanetan, taldekideekin zein herriko musika eskolan euskaraz kontzienteki egiteko konpromisoa erakutsi du, eta guztiok hala egin beharko genukeela iritzi du: “Euskaldunak … Continue reading Haimar Arejita, musikaria (Gatibu): “Euskaldunak gara, euskaraz gara”

Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga zinemagileak ‘Hitzaldi Irekiak’ atalean!

Aitor Arregi (Oñati, 1977) eta Jose Mari Goenaga (Ordizia, 1976) Moriarti Produkzioak ekoizpen etxeko zinemagileak dira eta, besteak beste, 80 egunean (2010), Loreak (2014), Handia (2017) eta La trichera infinita (2019) ekoitzi dituzte.

Beñat Axiari, abeslaria: “Lan anitz egin behar dugu, baina Iparraldean euskaraz gero eta gehiago ariko garela uste dut”

Beñat Axiari (Donapaleu, 1947) abeslaria eta perkusiojotzailea da. Ipar Euskal Herrian euskarak duen egoeraren inguruan “optimista” dela aitortu digu: “Lan anitz egin behar dugu, baina Iparraldean euskaraz gero eta gehiago ariko garela uste dut”.

Jon Maia, bertsolaria: “Teknologia berriek aukerak ematen dizkigute hizkuntza erabiltzeko eta asko dago egiteko bide horretan”

Jon Maia (Urretxu, 1972) bertsolaria da, besteak beste. Egun, Albaola Itsas Kultur Faktorian egiten du lan, eta argi dauka teknologia berriak euskararen alde erabili behar direla: “Teknologia berriek aukerak ematen dizkigute hizkuntza erabiltzeko eta asko dago egiteko bide horretan”.

Paula Huenumilla, maputxea: “Euskararekin izandako esperientzia gure hizkuntza biziberritzeko baliagarria zaigu”

Paula Huenumilla (Maputxe lurraldea, Txile, 1991) Argentina eta Txile hegoaldean kokatzen den Maputxe lurraldean bizi da. Bertan, 100.000 eta 200.000 hiztun ditu euren hizkuntzak, mapuzungunak, baina ez du inolako ofizialtasunik: “Gero eta jende gutxiagok hitz egiten du eta hizkuntza berreskuratzeko lanean murgilduta gaude, baita maputxeen identitatearenean ere”.

Abel Barriola pilotariari elkarrizketa (bideoa)

Abel Barriola (Leitza, 1978) pilotari profesionalak hilabete honetan hartu du erretiroa. 19 urtez pilotan aritu da eta hiru txapel handiak irabazi dituztenen zerrenda preziatuan sartzea lortu du: 2001ean Lau eta erdikoa, 2002an Buruz burukoa eta 2014an Binakakoa (Irujorekin). Mintzanetek elkarrizketa egin dio ‘Hitzaldi Irekiak’ proiektuaren baitan. Hemen duzue elkarrizketa. Mila esker, Abel!