Marian Mangas, Azpeitiko San Martin egoitzako psikologoa: “Mintzaneten parte hartzen duten egoiliarrek baliogarri ikusten dute euren burua”

Azpeitiko San Martin egoitza aitzindaria izan da Mintzaneten parte hartzen. Bertan, Mila Altuna eta Rocio Korta egoiliarrak hasi ziren, eta une honetan, Rociok bere ibilbidea amaitu badu ere, Begoña Arruabarrenak hartu du bere lekukoa.

Marian Mangas bertako psikologoa da, eta bere hitzetan, hainbat gauza lantzen dituzte Mintzaneten bidelagun izanda: “Autoestimua, teknologia berriekin harremana, beharrezkoa eta protagonista sentitzea, memoria eta arreta…”

Egoitzako langileak arduratzen dira ordenagailua piztu eta deia martxan jartzeaz. “Guretzat ez da esfortzu handia, ordenagailua prestatzen dugu eta egoiliarra bertara eraman”, kontatu digu.

Mila Altunak, adibidez, oso harreman ona du Gorka Fernandez bere bidelariarekin, eta azken hau jada bi aldiz etorri da egoitzara bisitan. Milak ere pantailaren beste aldetik ia familia osoa ezagutu du.

 

 

Mila Altuna (bidelaguna) eta Gorka Fernández (bidelaria) Azpeitian elkartu dira

Mila Altuna (bidelaguna) eta Gorka Fernández (bidelaria) Azpeitian elkartu dira 2016ko abenduaren 28an. Mila Azpeitiko San Martin adinekoen egoitzan bizi da. Gorka, berriz, Barakaldokoa da, baina Sevillan bizi da. Bere euskara maila hobetu nahi zuen, eta hori lortzeko hilean bi aldiz Milarekin hitz egiten du Mintzaneten bidez. Urte hauetan, euskara praktikatuz gain, harremana sendotu egin da, eta Gorkak Gabonak aprobetxatzen ditu Milari bisita egiteko. Zorionak eta eskerrik asko, bikote!

 

Mila Altuna (bidelaguna) eta Gorka Fernández (bidelaria) 2016ko abenduaren 28an, Azpeitian

Mila Altuna (bidelaguna) eta Gorka Fernández (bidelaria) 2016ko abenduaren 28an, Azpeitian

Mila Altuna (bidelaguna) eta Gorka Fernández (bidelaria) 2016ko abenduaren 28an, Azpeitian
Mila Altuna (bidelaguna) eta Gorka Fernández (bidelaria) 2016ko abenduaren 28an, Azpeitian

Mintzanet Egunaren bideoa!

Azaroan 12an Zubietako Araeta jatetxean, III Mintzanet sariak eman genituen eta euskara Internet bidez praktikatzeko plataforma honetan parte hartzen duten bi pertsonen lana aitortu genuen: Arantza Garaialde (bidelaguna) eta Andrea Bella (bidelaria). Aipamen berezia Pilar Iragorrirentzat izan zen.

Gainera aurten lehendabizikoz, Necocheako (Argentina) Euskararen Aste Nazionalean Mintzodromo erraldoi bat egin zuten eta, gure babesa erakusteko, guk ere Euskal Herrian beste bat antolatu genuen. Ekimenari hasiera emateko, zuzeneko konexio bat egin genuen, Mintzodromoari elkarrekin ekiteko. Mahaietan hizketan aritu bitartean, Internet bidez hangoak eta hemengoak harremanetan egon ziren etengabe.

 

Mintzanet Eguna eta Atlantikoaren bi aldeetako lehendabiziko Mintzodromoa arrakastatsuak izan dira

 

Mintzanet Egunean parte hartu zutenak
Mintzanet Egunean parte hartu zutenak

Aurtengo Mintzanet Eguna azaroaren 12an (larunbata) ospatu dugu Donostiako Araeta jatetxean. Horrez gain, III Mintzanet Sariak ere banatu ditugu, eta lehendabiziko aldiz, Atlantikoaren bi aldeetan Mintzodromo bat antolatu dugu (Argentina-Euskal Herria). Bertan, egitasmoaren zutabe diren bidelariak eta bidelagunak bildu dira, eta, horiei babesa emateko, Jokin Azkue (Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria), Miren Azkarate (Donostiako Udaleko Euskara zinegotzia), Kinku Zinkunegi (HABEko Euskara Munduan programaren arduraduna) eta Aitziber Gurutzeaga (Bagera elkarteko arduraduna) bertaratu ziren.

Ritxi Lizartzak, Mintzanet egitasmoaren proiektu buruak, ongietorria eman die ekitaldira hurbildutakoei eta egitasmoa azaldu du. “Aurten, ia 5.000 saio egin dira, eta lau urte hauetan, 1.000 lagunek baino gehiagok izena eman dute. Beraz, bide arrakastatsua daramagula esan genezake”, nabarmendu du.

Ondoren, sarien txanda izan da. Aurten, Arantza Garaialde donostiarra izan da bidelagunik onena. “Arantza hasieratik dago Mintzaneten, bere bidelariarekin fin eutsiz. Eta, horregatik, bere bikotekidearekin hain ondo konpontzeagatik, hainbeste laguntzeagatik eta proiektua zabaltzeko beti prest egoteagatik, 2016ko Mintzaneteko bidelagun onenaren saria zuretzat izango da”, esan du Lizartzak. Saria, Jokin Azkuek (Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustapeneko zuzendaria) eman dio. Sariaren diseinua Begoña Durruty irudigileak egin du (http://begonadurruty.com ).

Arantza Garaialde, 2016ko bidelagun onena eta Jokin Azkue (Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria)
Arantza Garaialde, 2016ko bidelagun onena eta Jokin Azkue (Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria)

Bidelari onenaren saria Atlantikoaren beste aldera joan da. Montevideoko (Uruguai) Andrea Bellarentzat izan da, hain zuzen ere, aurtengo saria. “Andreak ez zeukan harremanik euskararekin, baina bat-batean hizkuntzarekin maitemindu egin zen eta ikasten hasi zen, eta bai ondo ikasi ere. Bere esfortzuagatik, prestutasunagatik eta euskararen alde egunero egiten duen lanagatik, nahiz eta milaka kilometro egon tartean, bidelari onenaren saria jasoko du”, esan du Mintzaneten proiektu buruak. Saria Marian Elorzak (Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia) eman dio.

Andrea Bella, 2016ko bidelari onena
Andrea Bella, 2016ko bidelari onena

Gainera, aurten, aipamen berezia egin zaio pertsona berezi bati. “Mintzaneten adin guztietako jendeak hartzen du parte. Teknologia berriak ez dira arazoa, eta horren adibide proiektuan dagoen emakume esperientziadun bat da: Pilar Iragorri. Ia 90 urte ditu, eta jo eta ke dabil Leioako gizon bati laguntzen. Berak adierazi duen indarragatik eta gogoagatik, loresorta hau”. Miren Azkaratek eman dio oparia.

Aipamen berezia, Pilar Iragorrirentzat. Miren Azkaratek eman zion saria (Donostiako Udaleko Euskara zinegotzia)
Aipamen berezia, Pilar Iragorrirentzat. Miren Azkaratek eman dio saria (Donostiako Udaleko Euskara zinegotzia)

Gainera, aurten lehendabizikoz, Necocheako (Argentina) Euskararen Aste Nazionalean, Mintzodromo erraldoi bat egin dute eta, gure babesa erakusteko, guk ere Euskal Herrian beste bat antolatu dugu. Ekimenari hasiera emateko, zuzeneko konexioa egin dugu, Mintzodromoari elkarrekin ekiteko. Mahaietan hizketan aritu bitartean, Internet bidez hangoak eta hemengoak harremanetan egon dira etengabe.

Mintzodromoa
Mintzodromoa

 

Eskerrik asko, Alexander Ezeiza

Alexander Ezeiza (Beizama, 1929) hil egin da. Duela bi urte hasi zen Mintzaneten parte hartzen bidelagun bezala eta geroztik Getxoko emakume bati lagundu dio euskara praktikatzen. Alexander 1945ean Ameriketako Estatu Batuetara joan zen, eta bertan, 60 urte inguru pasa zituen. Han, Lapurdiko artzain bati esker euskara mantendu zuen, baina hala ere asko ahaztu zitzaion. 2004an Euskal Herrira itzuli zen eta Donostian berreskuratu zuen bere ama hizkuntzarekin harremana.

Mila esker zure laguntzagatik, Alexander.

alexander-eceiza

Pilar Iragorri, bidelaguna: “Ikasten ari dela ikusten dut eta erakusten didan grinak eta gogoak poza ematen dit”

Pilar Iragorri oiartzuarra da baina Donostiako Zorroaga adinekoen egoitzan bizi da. Bera da, 90 urterekin Mintzaneten une honetan dugun parte hartzailerik zaharrena. Egoitzan bertan ordenagailua pizten diote saioa duen bakoitzean: “Hainbat ikastaro egin ditut ordenagailuarekin baina oso urduri jartzen naiz, ezin dut”, aitortu digu Iragorrik. Hala ere, orain tabletarekin hasiko omen da, bat erosteko asmoa baitu.

Pablo Ortueta da bere bidelaria, Leioakoa eta 73 urte ditu. Pilarrek esan digunez, Mintzanet laguntza ona da askok euskara ikasi eta ez dutelako norekin hitz egin. “Ikasten ari dela ikusten dut eta erakusten didan grinak eta gogoak poza ematen dit”, kontatu digu oiartzuarrak.

Rocio Korta bidelagunak eta Sofia Cisneros bidelariak aurrez aurre ezagutu dute elkar

Rocio Korta Azpeitiko San Martin adinekoen egoitzan bizi da, eta 73 urte ditu. Bi astean behin, Baranbioko (Araba) Sofia Cisnerosekin saioak egin ditu eta 43 urtekoari euskara praktikatzen lagundu dio. Orain, Sofia, Rocio aurrez aurre ezagutzera joan da Azpeitira eta argi geratu da beraien artean sortu den harremana. Urtarrilean hasi zuten ibilbide honi Rociok amaiera ematea erabaki du, baina esperientzia benetan gogoangarria izan da. Eskerrik asko, Rocio!

Rocio Corta eta Sofia Cisneros

Begoña Arruabarrena ere San Martin egoitzan bizi da, eta bera orain dela gutxi hasi da Alba Camara oriotarrarekin saioak egiten. Beraz, Rociori lekukoa hartu dio eta orain, bera eta Mila Altuna egoiliarrak dira Mintzaneten bidelagun!

Begoña Arruabarrena eta Alba Camara

Mila Altuna Mintzaneteko bidelagunak eta Gorka Fernandez bidelariak aurrez aurre elkar ezagutu dute

Mila Altuna Azpeitiko San Martin egoitzan bizi da eta 85 urte ditu. Urtarriletik Mintzaneten parte hartzen du eta bi astez behin Gorka Fernandez bere bidelariarekin saioak egiten ditu. Gorka, berriz, Sevillan bizi den barakaldarra da eta 37 urte ditu.

Asteburu honetan Euskal Herrira zetorrela probestu du Gorkak eta Mila aurrez aurre ezagutzera joan da Azpeitira. Euren arteko harremana zeinen ona den argi ikusten da jarraian dagoen argazkian.

Gorka_Mila_mintzanet

Mila ez da adinekoen egoitzetan bizi eta Mintzaneten parte hartzen duen bakarra, baina bai aitzindaria, Azpeitiko San Martin egoitza izan baitzen lehengoa. Bertan, berak eta Rozio Kortak egiten dituzte Mintzaneteko saioak (ikus bideoa) eta jada Gipuzkoan 30 egoiliar inguruk jarraitu dute eurek hasitako bidea.

Gorka_Marian_mintzanet_topaketa

Villa Sacramentoko zuzendariak Onda Cero irratian Mintzaneti buruz hitz egin du

Donostiako Sarquavitae Villa Sacramento adinekoen egoitzako zuzendaria, Elena Beristain elkarrizketatu dute Onda Cero irratian. Bertan, Mintzanet zer den azaldu du eta egoiliarrek bidelagun gisa parte hartzen dutela kontatu du, bidelariei euskara praktikatzen laguntzeko.

“Hizkuntzarekin harremanetan egoteaz gain, autoestimua bereziki lantzen da. Adinekoen egoitza batean bizi badira ere, Mintzaneten bidez gizarteari zerbait ematen ari direla senti dezakete”, azaldu du egoitzako zuzendariak. Honelako ekintzak bultzatu nahi dituzte Villa Sacramenton: “pertsonen ongizatea dugu helburu eta ekintza dinamikoak egitea, hau bezalakoak”.

 

 

Une honetan, hiru egoiliar ari dira parte hartzen bidelagun gisa (euskaldun jantziak) eta leku ezberdinetako bidelariak (euskara praktikatu nahi dutenak) dituzte, tartean argentinarra den emakume bat.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA Mintzanet_Villa Sacramento_saioaIRUDIAN: Saioak egiten ari diren bi egoiliar