Mintzanet_bazkaria_taldea

Mintzaneteko partaideen lehenengo bazkaria

Mintzaneteko hainbat kide elkartu ginen bazkaltzeko larunbatean Donostian. Giro ederrean joan zen eguna eta bertaratutakoek elkarri Mintzaneten bizi duten esperientziaren berri eman zioten.   Eguerdiko 12:30ean elkartu ginen Bulebarren eta bazkal aurretik zerbait hartu genuen, terraza batean, egiten zuen eguraldi ona aprobetxatuz. IRUDIAN (eskuinetik hasita): Eduardo Arrayet, Ione Forkada, Izaskun Arrieta, Arantzazu Azpillaga, Potxo Onandia,…

Mintzanet_san_martin

Adineko pertsonak, Mintzanet proiektuaren bihotzean

Mintzanet proiektua abiatu genuenean, erabiltzaile bila hasi ginen, doako aukera paregabe honen onuradunen bila, hain zuzen ere. Bidean, ordea, jabetu ginen guretzat garrantzi handikoak ere bazirela bidelariei (praktikatu nahi dutenei) lagunduko zieten bidelagunak (beren denbora doan eskaintzen dutenak besteek praktikatzeko), eta, zerbitzua ona izan zedin, bidelagunen taldea zaindu eta handitu beharra geneukala. Bide horretan, konturatu…

Rocio Mila horizontala

Rocío Korta eta Mila Altuna (bidelagunak): “Bidelariak nirekin konfiantza hartu du, eta ondo hitz egiten du”

Rocío Korta eta Mila Altuna azpeitiarrak dira. Lehenak 73 urte ditu, 85 bigarrenak. Eta Mintzaneten bidez bi astean behin Sofía Cisneros eta Gorka Fernández bidelariekin, hurrenez hurren, hitz egiten dute. Hiru saio egin dituzte orain arte, eta oso pozik daudela azaldu digute. Azpeitiko San Martin egoitzan bizi dira, eta bertako zuzendari Manolo Aizbitarteren bidez hasi ziren…