Maialen Goñi, bidelaguna: “Ez da nire mintzakidea bakarrik, familiarena ere bada: bikotekideak ezagutzen du, haurrak ezagutzen du…”.

Maialen Goñi (Donostia, 1989) bidelaguna da eta euskarari laguntzeko asmoarekin eman zuen izena Mintzaneten: “Euskarari lagundu baino, pertsona batekin harreman bat mantentzen duzu eta oso gustura nago harreman horrekin”.

Jose Luis Azpillaga, bidelaguna: “Euskararik gabe nire bizitza oso desberdina izango zen lehen, eta izango litzateke orain”

Jose Luis Azpillaga Azpeitian jaio zen 1957an, baina duela 30 urte Eibarrera joan zen bizitzera. Han euskara irakaslea izan da, erretiroa hartu duen arte. Orain, denbora libre gehiago daukanez, Mintzaneten izena ematea erabaki du, eta “oso pozik” dagoela esaten du. “Proiektua lagungarria dela iruditzen zait euskara ikasi eta praktikatu nahi dutenentzat; batez ere, inguruan euskaldunik … Continue reading Jose Luis Azpillaga, bidelaguna: “Euskararik gabe nire bizitza oso desberdina izango zen lehen, eta izango litzateke orain”

Amaia Alberdi, bidelaguna: “Mintzanetek izugarrizko malgutasuna eman dit”

Amaia Alberdi Azpeitian jaio zen 1996. urtean. Une honetan, Ingurugiroaren Agrobiologiako master bat ikasten ari da. Aspalditik izan du buruan horrelako proiektu batean partea hartzea, baina ordutegi oso aldakorra dauka. Horregatik, Mintzanet oso aproposa iruditu zitzaion ikasketak eta praktikak uztartu ahal izateko.

Dylan Inglisek Arrotegiko egoiliarrak aurrez aurre ezagutu ditu!

Dylan Inglisek (Erresuma Batua, 1998) euskara urte eta erdian ikasi du, eta ez hori bakarrik; xibereraz eta bizkaieraz mintzatzeko gai ere bada. Bide horretan, Mintzaneten izena ematea erabaki zuen, eta bizkaiera praktikatzeko helburuarekin, Busturian (Bizkaian) dagoen Arrotegi egoitzako hainbat pertsonekin harremanetan jarri genuen. Ordutik, astearte goizero egiten ditu bizkaiera praktikatzeko saioak.