Arantza Garaialde, bidelaguna: “Oso pozik nago Mintzaneten” [bideoa]


Arantza Garaialde bidelaguna Donostian bizi da, eta duela hilabete asko Joseba Adradarekin hitz egiten du Mintzaneten bidez. Hurrengo bideoan berak azaltzen duen bezala, oso gustura dabil bere bidelariarekin eta oso esperientzia gomendagarria dela dio. Benetan interesgarriak dira bere hitzak.

Ordiziako Jakintza ikastolako ikasleak bidelagun Mintzaneten [bideoa]


Bidelagun talde berri bat heldu da Mintzanetera! Ordiziako Jakintza ikastolako ikasle talde batek bidelagun izateko konpromisoa hartu du. Egun hauetan hasi dira bidelariekin hitz egiten. Hemen dituzue Itsaso Garmendia eta Maddi Ruizen hitzak. Eskerrik asko!

Mertxe Garcia, bidelaria: “Hizkuntza bat ikastea ez da lan samurra, baina Mintzanet interesgarria eta praktikoa, eta ondo pentsatuta dago”


Elgoibarretik Bartzelonara joan zen bizitzera, eta Mertxe Garciak han pasatu ditu azken 40 urte hauek. Berak azaldu digun bezala, “XX. mendearen lehen erdian” jaio zen. Baina, hainbeste urte Bartzelonan bizi eta gero “ia ahaztuta neukan euskara; erabat etsita nengoen”.

Sergio Monedero, bidelaguna: “Esfortzu handiagoa egin behar dugu euskararen alde” [bideoa]


Sergio Monedero Abanto-Zierbenakoa da, eta 39 urte ditu. Euskalduntze prozesuan dagoen norbait laguntzeko eman du izena Mintzaneten. Berak ere, bere garaian, laguntza jaso zuen, eta orain mesedea itzuli nahi du. Bere ustez, “esfortzu handiagoa” egin behar dugu “euskararen alde”.

Daniel Blanco, bidelaria: “Euskaraz egiten duen oso jende gutxi daukat inguruan, eta, hortaz, aukera gutxi”


Daniel Blanco duela 26 urte jaio zen Barakaldon. Gaur egun, Portugaleten bizi da. Euskaltegian euskara ikasten ari da, baina euskara praktikatzeko erreminta bat behar zuen, hortik kanpo aritzeko. “Euskaraz egiten duen oso jende gutxi daukat inguruan, eta, hortaz, aukera gutxi”, azaldu du Danielek.

Andrea Bella, bidelaria: “Nire txakurrari euskaraz ematen dizkiot aginduak”


Andrea Bellak 35 urte ditu eta Uruguain bizi da. Urrun dago, baina ongi ezagutzen du Euskal Herria. Eta, batez ere, euskara. Andereño honek kasualitatez ezagutu zuen euskal kultura: lagun batzuek Euskal Etxe batera gonbidatu zuten, eta, han, maitemindu egin zen euskal dantzekin. Geroztik, jakin-min handia izan du euskal kulturaren inguruan, eta, orain, euskaraz mintzatzeko gai … Jarraitu irakurtzen Andrea Bella, bidelaria: “Nire txakurrari euskaraz ematen dizkiot aginduak”

Cecilia Cenoz, bidelaria: “Euskara aitonaren hizkuntza zen, eta haren hizkuntza ezagutzea eta erabiltzea nire omenaldi txikia da”


Cecilia Cenoz Tandilen jaio zen (Argentinako Buenos Aires probintzian), duela 47 urte. Sistema-ingeniaria da, eta informatika-enpresa batean egiten du lan. Bere aitona Nafarroako herri batekoa zen, eta hari omenalditxo bat egiteko asmoarekin hasi zen euskara ikasten. “Aitonak euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiten zuen, baina, Argentinara etorri zenean, euskara ez erabiltzea gomendatu zion jendeak; horregatik, nire … Jarraitu irakurtzen Cecilia Cenoz, bidelaria: “Euskara aitonaren hizkuntza zen, eta haren hizkuntza ezagutzea eta erabiltzea nire omenaldi txikia da”