Xalba Dalmau, bidelaguna: “18 urterekin hitz bakarra nekien euskaraz: ama. Orain, nire nortasunaren zati bat da”

Xalba Dalmau (Galdakao, 1946) erretiratua dago, eta lagun baten bidez izan zuen Mintzaneten berri. Proiektua “oso interesgarria” iruditu zitzaion eta izena ematea erabaki zuen; orain, astero, bere bidelariari euskara praktikatzen laguntzen dio, Bilboko emakume bati, hain zuzen ere. Continue reading “Xalba Dalmau, bidelaguna: “18 urterekin hitz bakarra nekien euskaraz: ama. Orain, nire nortasunaren zati bat da””

Susana Santa Cruz, bidelaria: “Etxetik euskara praktikatu dezaket, lasaitasunez. Zoragarria da!”

Susana Santa Cruz (Gasteiz, 1974) informatikaria da. Mintzaneti esker euskara praktikatzen du eta, zentzu horretan, ideia “izugarri ona” dela dio. Bere ustez, Gasteizen “ez da erraza” euskaraz aritzea, behintzat, bere inguruan ez dago euskara “erraztasunarekin” hitz egiten duen inor. Seme bat dauka eta “ez da erraza tarte bat hartzea”. “Horregatik, proiektu honen bidez, etxetik hitz egin dezaket, lasaitasunez. Zoragarria da!!!”, esan du. Bere ustez, denbora gutxi baldin baduzu “aukera ona” da. Continue reading “Susana Santa Cruz, bidelaria: “Etxetik euskara praktikatu dezaket, lasaitasunez. Zoragarria da!””

Roman Zurutuza, bidelaria: “Mintzanet berritzailea, baliagarria eta garrantzitsua da”

Roman Zurutuza (Alicante, 1973) inbertsio analista bidelaria da Mintzaneten. Londresen bizi zenean izan zuen Mintzaneten berri: “Maider Belloso zen gure euskara irakaslea Londresko Euskal Etxean, eta astero elkartzen nintzen berarekin euskara praktikatzeko. Bera Euskal Herrira itzuli zenean, Mintzaneten bidez egitea proposatu zidan”. Continue reading “Roman Zurutuza, bidelaria: “Mintzanet berritzailea, baliagarria eta garrantzitsua da””

Patrizia Telletxea, bidelaguna: “Eremu ez eskaldunetan bizi diren euskaldunei aukera hau ematea ezinbestekoa dela iruditzen zait”

Patrizia Telletxea (Azkain, 1976) irakaslea da. Sare sozialen bidez Mintzaneten berri izan zuen eta proiektu “ederra” iruditu zitzaion: “Alde batetik, euskarari bertze eremu bat gehiago zabaltzen diolako eta, bertze aldetik, munduko edozein euskalduni euskara praktikatzeko aukera ematen diolako”. Continue reading “Patrizia Telletxea, bidelaguna: “Eremu ez eskaldunetan bizi diren euskaldunei aukera hau ematea ezinbestekoa dela iruditzen zait””

Mintzanet Bilboko Txurdinaga ikastetxean aurkeztu dugu!

Azaroaren 5ean Bilboko Txurdinaga ikastetxera joan ginen. Bertako ikasleek Mintzanet zer den eta nola funtzionatzen duen gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. Zuzeneko bi konexio egin genituen bi erabiltzailerekin: Dylan Inglis eta Amaia Etxepeteleku. Eskerrik asko! Continue reading “Mintzanet Bilboko Txurdinaga ikastetxean aurkeztu dugu!”

Maialen Goñi bidelaguna eta Igone León bidelaria elkarrekin!

Maialen Goñi (Donostia, 1989) bidelguna eta Igone León (Bilbo, 1993) bidelaria elkarrekin egon dira udan Donostian. Ia duela bi urte hasi ziren Mintzaneten, eta geroztik Maialenek Beratik (Nafarroa) eta Igonek Varsoviatik (Polonia) astero euskaraz hitz egiten dute. Eskerrik asko, bikote! Continue reading “Maialen Goñi bidelaguna eta Igone León bidelaria elkarrekin!”

Naiara Alberdi, bidelaguna: “Euskaraz mintzatzeko aukeraz gain, jendea ezagutzeko ere balio du!”

Naiara Alberdi (Zumarraga, 1982) bidelaguna administraria da. Lanetik etxera bidean, Arrate Irratian izan zuen Mintzaneten berri lehenengo aldiz eta izena ematea erabaki zuen: “Proiektua ideia bikaina da, eta gaur egungo egoerara erabat egokitzen dela iruditzen zait”. Continue reading “Naiara Alberdi, bidelaguna: “Euskaraz mintzatzeko aukeraz gain, jendea ezagutzeko ere balio du!””

Amaia Espinosa, bidelaguna: “Nire ustez, euskara bizitzeko modu bat da; proiektu hau erraza da eta euskararen onurarako da”

Amaia Espinosa bidelaguna (Artea, 1956) irakaslea da. Lagun baten bidez izan zuen Mintzaneten berri eta proiektu “interesgarria” iruditu zitzaion. Izena eman zuenetik, Getxoko emakume bati laguntzen dio astero; harreman “atsegina” sortu da haien artean. Bide batez, “eskarmentu berri bat” bizitzen ari da. “Nire ustez, euskara bizitzeko modu bat da; proiektu hau erraza da eta euskararen onurarako da”, gaineratu du.

Continue reading “Amaia Espinosa, bidelaguna: “Nire ustez, euskara bizitzeko modu bat da; proiektu hau erraza da eta euskararen onurarako da””

Kimetz Martinez, bidelaguna: “Asko miresten dut Romanek euskara ikasteko duen konpromisoa. Bere ikasketa prozesuan laguntzen ari banatzaio, ni zoriontsu”

Kimetz Martinez (Bilbo, 1982) irakaslea da Arabako Errioxako eskola txiki batean. Iowan (AEBn) bizi zenean, izan zuen Mintzaneten berri: “Euskara irakasle batzuk ezagutu nituen eta haiek Mintzaneti buruz hitz egin zidaten”. Hasieratik oso “proiektu interesgarria” iruditu zaio eta “etorkizun oparoa” izango duela uste du. “Oso ondo antolatua dago eta gauza nabaria da atzetik lan mordoa egiten dutela”, esan digu.

Continue reading “Kimetz Martinez, bidelaguna: “Asko miresten dut Romanek euskara ikasteko duen konpromisoa. Bere ikasketa prozesuan laguntzen ari banatzaio, ni zoriontsu””