Susana Santa Cruz, bidelaria: “Etxetik euskara praktikatu dezaket, lasaitasunez. Zoragarria da!”


Susana Santa Cruz (Gasteiz, 1974) informatikaria da. Mintzaneti esker euskara praktikatzen du eta, zentzu horretan, ideia “izugarri ona” dela dio. Bere ustez, Gasteizen “ez da erraza” euskaraz aritzea, behintzat, bere inguruan ez dago euskara “erraztasunarekin” hitz egiten duen inor. Seme bat dauka eta “ez da erraza tarte bat hartzea”. “Horregatik, proiektu honen bidez, etxetik hitz … Jarraitu irakurtzen Susana Santa Cruz, bidelaria: “Etxetik euskara praktikatu dezaket, lasaitasunez. Zoragarria da!”

Mintzanet Bilboko Txurdinaga ikastetxean aurkeztu dugu!


Azaroaren 5ean Bilboko Txurdinaga ikastetxera joan ginen. Bertako ikasleek Mintzanet zer den eta nola funtzionatzen duen gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. Zuzeneko bi konexio egin genituen bi erabiltzailerekin: Dylan Inglis eta Amaia Etxepeteleku. Eskerrik asko!

Maialen Goñi bidelaguna eta Igone León bidelaria elkarrekin!


Maialen Goñi (Donostia, 1989) bidelguna eta Igone León (Bilbo, 1993) bidelaria elkarrekin egon dira udan Donostian. Ia duela bi urte hasi ziren Mintzaneten, eta geroztik Maialenek Beratik (Nafarroa) eta Igonek Varsoviatik (Polonia) astero euskaraz hitz egiten dute. Eskerrik asko, bikote!

Amaia Espinosa, bidelaguna: “Nire ustez, euskara bizitzeko modu bat da; proiektu hau erraza da eta euskararen onurarako da”


Amaia Espinosa bidelaguna (Artea, 1956) irakaslea da. Lagun baten bidez izan zuen Mintzaneten berri eta proiektu “interesgarria” iruditu zitzaion. Izena eman zuenetik, Getxoko emakume bati laguntzen dio astero; harreman “atsegina” sortu da haien artean. Bide batez, “eskarmentu berri bat” bizitzen ari da. “Nire ustez, euskara bizitzeko modu bat da; proiektu hau erraza da eta euskararen … Jarraitu irakurtzen Amaia Espinosa, bidelaguna: “Nire ustez, euskara bizitzeko modu bat da; proiektu hau erraza da eta euskararen onurarako da”

Kimetz Martinez, bidelaguna: “Asko miresten dut Romanek euskara ikasteko duen konpromisoa. Bere ikasketa prozesuan laguntzen ari banatzaio, ni zoriontsu”


Kimetz Martinez (Bilbo, 1982) irakaslea da Arabako Errioxako eskola txiki batean. Iowan (AEBn) bizi zenean, izan zuen Mintzaneten berri: “Euskara irakasle batzuk ezagutu nituen eta haiek Mintzaneti buruz hitz egin zidaten”. Hasieratik oso “proiektu interesgarria” iruditu zaio eta “etorkizun oparoa” izango duela uste du. “Oso ondo antolatua dago eta gauza nabaria da atzetik lan mordoa … Jarraitu irakurtzen Kimetz Martinez, bidelaguna: “Asko miresten dut Romanek euskara ikasteko duen konpromisoa. Bere ikasketa prozesuan laguntzen ari banatzaio, ni zoriontsu”