Donostiako Mintzalaguna egitasmoak 25 urte bete ditu!

Donostiako San Telmo Museoan Bagera euskara elkarteak antolatzen duen Mintzalaguna egitasmoaren 25. urteurrena ospatu dute.

Oihana Maritorena aurkezleak zuzenduta, hainbat kide igo dira agertokira: sorreran aritu zirenak, egungo partaideak, antzerki taldekoak, Aitziber Gurutzeaga Bagerako kidea…

Mintzanetek ere izan du bere tartetxoa: Andrea Bella uruguairraren bideo laburra ikusteko aukera izan dute bertaratutakoek.

Mila esker, Andrea! Zorionak, Donostiako Mintzalaguna!

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude