Donostian ere Mintzaneteko kideok elkar ezagutu dugu!

Urriaren 2an Bilbon eta urriaren 16an Iruñean egin genuen bezala, atzo Donostiako Tabakaleran Mintzaneteko hainbat kide bildu ginen, aurrez aurre elkar ezagutzeko.

Gipuzkoarrez gain, Baionatik, Uztaritzetik eta Azkaindik etorritakoak ere izan genituen gure artean eta giro epelean eta berriketan igaro genuen arratsaldea.

Eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratu zirenei, baita topaketa hauetara hurbildu diren guztiei ere!

Donostiako topaketan Mintzaneteko erabiltzaileak berriketan
Joxe Mari Allur eta Josette Erreca
Miren Salaberria eta Arlette Pascual
Garbiñe Loiarte, Patrizia Telletxea eta Pilar Iragorri
Mintzaneteko kideak Donostiako Tabakaleran
Donostiako familia argazkia

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude