Elisabet Etchegaray argentinarrak eta Montserrat Periel katalanak elkar ezagutu dute

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Elisabet Etchegaray Argentinako Azul hirian bizi da eta Bartzelonara etorri da Montserrat Periel ezagutzera. Biek hiru urte eta erdi daramatzate Mintzaneten bidez saioak egiten. Elisabetek, gainera, duela gutxi bere bidelaguna den Joxe Mari Allur lazkaotarraren bisita jaso du han, Argentinan. Proiektuari eskerrak emateko eta bere esperientziari buruz hitz egiteko jarraian dagoen testutxoa idatzi digu Elisabetek:

Kaixo, Elisabet Etchegaray naiz, bidelaria.   Gaur Mintzaneti mila esker esan nahi diot!! Benetan  oso pozik eta eskertuta nago. Mintzanet egitasmoari esker bi bidelagun bitxi tokatu zaizkit mintzapraktika egiteko. Duela 3 urte eta erdi hasi nintzen solasaldiak egiten Bartzelonako Montserratekin eta duela bi urte Lazkaoko Joxe Marirekin. Biak 12.000 kilometrora Argentinatik.  Aurten nire ametsa bete dut. Apirilean Joxe Mari nire hirira,  Azulera iritsi zenez, ezagutu genuen elkar eta  aurrez aurre solasaldia egin genuen. Irailean, ni Bartzelona aldera joan nintzen eta Montserrat han zegoen nire zain. Jasotako harrera beroa ezin dut hitzetan azaldu.  Biak izaki paregabeak dira. Haien energiak bultzatzen dit euskararen bidean. Bai bidelagun onak direla!!!  Betiko adiskideak garela sentitzen dut.   Solasaldi bakoitzean partekatzen  eta ematen didaten laguntzak ez du preziorik.

elisabet-etchegaray-eta-montserrat-periel
Montserrat eta Elisabet Bartzelonako euskal etxeko tabernan
elisabet-etchegaray-eta-joxe-mari-allur
Gernikaren arbolaren kimuaren aurrean daude Joxe Mari Allur eta Elisabet Etchegaray, Azulen, Argentinan
Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude