ERAGIN eta ARAZI. Zein da bakoitzaren erabilera?

Euskara hobetzen

Euskaltzaindiaren arauak

Eragin eta arazi

Definizioa

Ekintzak eragileren bat duela adierazten dute aditz arazleek. Bi modutara eratzen dira: 

·         eragin (barre eragin)

·        arazi (geldiarazi) bidez [EH].

Bakoitzak bere erabilera du, eta –arazirena (→ -arazi (-erazi)) berariaz arautua badago ere, ez da hala gertatzen eraginekin.

Eraketa

egin> egituradun aditz-perifrasien aditz arazlea eratzeko erabiltzen da eragin aditza (→ aditz-lokuzioa):

·         barre egin > barre eragin;

·         negar egin > negar eragin;

·         irri egin > irri eragin;

·         ihes egin > ihes eragin..[EH]

Sinonimoak dira eragin eta eginarazi.

egin> egituradunek, gainera, –arazi arazlearekin osatzeko aukera ere badute, eta baliokideak dira hartara bi moldeak.

Halatan, baliokideak eta zuzenak dira

·         hitz eragin……..hitz eginarazi

·         negar eragin……negar eginarazi

·         ihes eragin……ihes eginarazi

·         huts eragin……huts eginarazi

(salbuespena *barre eginarazi da (> barre eragin)). [EH]

egin> egiturako batzuek, egin galduta, arazi> egitura ere onartzen dute: 

·         bultzarazi,

·         hutsarazi,

·         ihesarazi, loarazi…;

beste batzuek, ez: *hitzarazi, *lanarazi, *negarrarazi… Euskaltzaindiaren Hiztegira jo beharra dago horrelakoetan.

Erregimena

Ohikoena dio aditza izatea da:

Negarra eragin zion

Barrea eragin zidan

baina du ere izan liteke:

Gertaera ikaragarri hark negar handiak eragin zituen[EH]

Euskaltzaindiaren hiztegia (moldatua)

Ariketak Euskaljakintza:

http://euskaljakintza.com/ariketak/arazi.htm

http://euskaljakintza.com/ariketak/aditzoina.htm

Arazi arau osoa

Artikulua

Eskuin konbertitua

Beti nahi izan dut ezkerra izan. Ezkerreko eskuarekin idazten duena, esan nahi dut. Obsesio txiki bat izan dut betidanik, beti pentsatu izan dut ezkerreko eskuarekin idazteak bazekarrela halako magia bat berekin. Artisten eskua da ezkerrekoa, ezkerreko eskuz idatziak dira libururik onenak, ezkerreko eskuz marraztuak artelanik ederrenak. Ez dut frogarik, baina ezta dudarik ere. Eskuineko eskuarekin idatzi dut nik beti. Nahi izan dut txikitatik artista izan, (nahi izaten dut oraindik ilusio handiz esnatzen naizen egunetan), baina beti falta izan zait azken elementua, jaiotzetiko kualitatea: ezkerra izatea. Ez nazazue gaizki ulertu, ezker eskuaz idazteak ez dakar gaitasun artistikorik intrintsekoki. Baina ezkerra bazara, eta gainera artista, biderkatu egiten du zure artistikotasuna. Eta hori horrela da. Egia esan, saiatu izan naiz ezkerra izaten noizbait. Saiatu naiz ikasten. Baina ez da gauza bera ezkerra izatea ala eskuin konbertitua izatea. Eta, noski, eskuintasun konbertituak ez du magia bera; ez daukat erremediorik.

Maria Oses

Oreztak

Euskara konfiguratu

Zergatik ez ditugu gure gailuak eta nabigatzaileak euskaraz konfiguratzen?

lehenhitza.eus 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude