Erdal formulak euskaraz

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

ERDAL FORMULAK EUSKARAZ 

Administrazioko hizkerak gogoko dituen formulek eta esapideek esaldi normalak ezkutatzen dituzte, nominalizazioen azpian. Formula horiek puztu eta luzatu egiten dute idazkia. Oro har ez dira beharrezkoak, eta ezinbestekoak badira, saiatuko gara euskaraz janzten. Hona hemen gehien erabiltzen direnak:

A tenor de… -(r)en arabera

A tenor de la afirmación del alcalde, las obras del polideportivo van a sufrir un retraso.

Alkatearen esanaren / baieztapenaren arabera, kiroldegiko obrak atzeratu egingo dira.

Alkateak esan duenez, kiroldegiko obrak atzeratu egingo dira.

 Con el argumento de(r)en argudioarekin

Quieren renovar las aulas con el argumento del aumento de la matriculación por parte del alumnado.

Ikasgelak berritu nahi dituzte ikasleen matrikulazio hazkuntzaren argudioarekin.

Ikasgelak berritu nahi dituzte, gero eta ikasle gehiago matrikulatzen baitira.

Gero eta ikasle gehiago matrikulatzen direnez, ikasgelak berritu nahi dituzte.

Gero eta ikasle gehiago matrikulatzen dira, eta horregatik berritu nahi dituzte ikasgelak. 

Con el deseo de…(r)en nahiarekin

Un saludo, junto con mis deseos de una pronta recuperación

Agur bat, laster sendatuko zarelako nahiarekin.

Ahalik eta lasterren sendatuko zarelakoan, agur t´erdi.

Trebakuntzako ariketa-liburua. Iñaki Varona eta Karmele Oria

Artikulua

Oztopo lasterketa

Azken boladan oztopoen lasterketa batetan bezala sentitzen dut nire burua; egun bakoitzaren amaieran, behingoz ohean etzaten naizenean, behin etxeko txikiena lokartuta eta bikotekideak handienari ipuina irakurtzen dion bitartean, egunaren errepasoa egiten dut, eta beste lasterketa bat gainditu dudala sentitzen dut. Ez naiz irabazle ateratzen inoiz, baina behintzat oztopoen gainetik salto egitea eta mugaraino iristea lortzen dut. Buruak, hori bai, lasterketan jarraitzen du, hurrengo eguneko oztopoak zerrendatzen; haurrak prestatu, eskolara eraman, garaiz iritsi lanera, pentsatu biharko afarirako zer egin, esnerik gabe gaudela ohartu biharko gosarirako, lehen orduan dudan bilerara garaiz iritsi, lankideak eskatutako txostena bidali, korrika etxera joan askariak prestatzeko, haurren bila joan, eta abar, eta abar… Ama naizenetik nekea eta egitekoak areagotu direla kontziente izan arren, lasterketatik kanpo gelditzea ezinezkoa egiten zait. Mundua geldi dadila, arren!

Ez naiz bakarra, noski; nire inguruan begiratuz hainbat emakume ezagutzen ditut zaintza eta lanarekin gainezka daudenak. Iruzurra egin ziguten aspaldi; emakumearen askapena lan munduaren bidez etorriko omen zen, kaka! Orain, erreproduzitzeaz gain, produzitu egin behar dugu, eta erreprodukzioaren ordu gehienak gure gain ditugu oraindik. Ikerketa guztien arabera, amatasunaren ondoren, emakumeon etxeko lan orduak igotzen dira, eta, proportzionalki, biok etxetik kanpo lan eginez, ordu gehiago sartzen ditugu emakumeok zaintza kontuetan (…)

Amaia Nausia Pimoulier

Berria

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude