Euskaltzaindiaren arauak: ‘-zio, arabera, iritzi, benetako, ohiko’

Euskara hobetzen

-zio, arabera, iritzi,benetako, ohiko

-ZIO

Euskaltzaindiak -zio, -zino, -ziño, -zinoe edo -zione aldaeren artean -zio aldaera (hots, amorrazio, begitazio, debozio, instalazio, integrazio, zibilizazio, administrazio, segizio, barkazio, bezalako formak) hobesten du euskara baturako.

Ez erabili, hortaz, amorrazino, administrazione, debozinoe, eta abar.

Bestalde, komeni da jakitea (nahiz eta Euskaltzaindiak arau honetan ez aipatu) gaztelaniazko -ción atzizkia (evaluación, recuperación…) -zio bezala pasatzen dela euskarara eta, beraz, saihestekoa da hainbatetan erabiltzen dugun -keta atzizkia (ebaluaketa, errekuperaketa…).

Araua osorik.

ARABERA

Iparraldeko eta Nafarroako literatura tradizioetako hitz hau hainbat eratan agertu da testuetan: araura, arauera, arauiala, arabera, eta abar.

Dena dela, XVIII. mendeaz gero erdarazko “segu´n / selon” -en kide bezala, arabera, arauera, eta abar.

Aldaera horien guztien artean, arabera da literaturan erabili den forma nagusia.

Araua osorik.

IRITZI

Forma hau da euskara baturako ontzat ematen dena, eretxi, eritzi, eta antzekoak baztertuz. Aditz zein izen bezala erabil daiteke:

– Iritzi,

– Oniritzi, eta abar.

Araua osorik.

BENETAKO

Euskara batuan benetako (eta ez benetazko).

OHIKO

Ohiko/ohizko bikoteari dagokionez, Euskaltzaindiak, inolako aukerarik egin gabe, gogorarazi nahi du ohiko dela tradizioan nagusitzen dena eta Iparraldean gaur bizi den forma bakarra.

Araua osorik.

Praktika

Euskaljakintza

 

 

 

Artikulua

Apunte solte batzuk pandemiaren gainean

PANDEMIA HITZAK (pan eta demos) herri osoa esan nahi du. Hitza ulertzen eta erabiltzen dugun eran, pandemiak osasunarekin du zerikusia, baina, praktikan, herri osoaren egituraketa osoa harrapatzen du: herritar asko kutsatzeaz eta hiltzeaz gainera, herriaren bizimodu osoa iraultzen du, bizitza publikotik hasi eta etxe barruko intimitateetaraino; ekonomiari eta etikari eragiten die; izuari zein solidaritateari; eskolari bezala aisiari: ez dago giza bizitzaren geruzarik pandemiak afektatzen ez dionik. Pandemia batek giza aktibitate guztien sare trinkoari eragiten dio, arrisku bizian jarriz gizartearen oinarri zibilak berak ere.

 

BIRUSA EZ DA SOZIALA, politikoa, humanoa, baizik natura baino ez. Ez dauka diskurtsorik, sentimendurik, etikarik: bere eremua ez dago gaizkiaren eta ongiaren terrenoan. Etorri da, jo gaitu. Inolako motiborik gabe, oraindik ezagutzen ez dugun mekanismo batek aktibatuta. Guk, sozialak, politikoak, humanoak baikara, gure ideietara eta komenientziara ekarri nahi dugu. Merezi genuen zigorra!, dio masokistak. Jauna, zer egin dugu gaizki?, moralistak. Asko ikasten ari gara, optimistak. Galdu gara!, pesimistak.

Gaixo, erizain eta medikuek ez dute ondoriorik ateratzeko ez astirik, ez kemenik. Askitik gora lan dute aurrean daukaten gaixoa zaindu eta animatzen.

Zer-nolako zilegitasuna dugu guk, naturarekin zer egiten ari garen jakinda, naturari eskatzeko errukitzeko gurekin?

 

Artikulu osoa, hemen

Anjel Lertxundi

Berria

 

 

Musika

Itxoiten abestiaren bertsio eder bat eskaini digu Jurgi Ekizak bere etxetik

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude