Euskaraldian parte hartzeko izen-ematearen irekiera ekitaldian egon gara

Atzotik zabalik dago Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialean izena emateko aukera: www.euskaraldia.eus webgunean edo herriz herri jarriko dituzten postuetan.

Horri hasiera emateko, atzo Iruñeako Zentral antzokian egindako irekiera ekitaldian Mintzaneteko kide den Ainara Loiarte izan zen Euskal Herri osotik joandako herritarrekin batera. Bertan, izen-ematearen irekieraz gain, Euskaraldiko kantua ere aurkeztu zuten. Abestiaren egileak Las Tea Party, La Basu, Ines Osinaga eta Maddalen Arzallus dira.

Hemendik aurrera, ahobizi edo belarriprest izango zaren aukeratu eta eman izena azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den dinamikan parte hartzeko.  Animatu!!

Euskaraldia hasi aurretik
Euskaraldiaren izen-ematearen irekiera Iruñeako Zentral antzokian

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude