Euskararen Egunaren harira, Donostian Mintzanet aurkeztu dugu

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Ostiralean 19:00etan Donostiako Kresala elkartean izan da aurkezpena eta bertan Mintzanet zer den azaldu dugu. Bertaratutakoek adi entzun dituzte Ainara Loiarte koordinatzaileak emandako argibideak eta mahai inguru formatuan nahi adina galdera egin ahal izan dituzte.

Mintzanet_kresala_aurkezpenaIRUDIAN: Kresala elkartera bertaratutakoak ordenagailuari adi begira.

Bidelarien eta bidelagunen bizipenak biltzen dituen bideoa ikusi ostean, eta adinekoen egoitza batzuetan abian jarri dugula ikusteko, Mila Altuna eta Rocio Korta azpeitiarren esperientziaren berri eman dugu.

Mintzanet_kresala_bideoaIRUDIAN: Bertaratutakoek bidelagunen eta bidelarien esperientziaren berri izan dute.

Amaitzeko, Ione Forkada bidelagunak bere hitzetan Mintzanet zer den azaldu du, baita bere bidelari Raul Alfaro zarrakazteluarrarekin duen harremanari buruz ere. Aurkezpen hau Donostiako auzo ezberdinetako Euskararen Egunaren ospakizunen baitan izan da, Parte Zaharrekoei zuzendutakoan hain zuzen ere.

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude