Euskararen Eguneko Donostiako mintzodromoan hartu dugu parte!

Donostiako San Telmo museoan egindako mintzodromoan hartu du parte Mintzanetek. Bertan ordenagailuak jarri ditugu, eta han zeudenek Mintzaneteko hiru kide ezagutzeko aukera izan dute. Hauexek izan dira: Kandido Eizagirre (Azkoitia, 1947) , Josune Igoa (Oiartzun, 1958) eta Dylan Inglis (Erresuma Batua, 1998).

Eskerrik asko hirurei zuen denboragatik, eta bereziki Argentinatik etorri den Flor Deniz bidelariari. Bera aurrez aurre ezagutzeko aukera izan dugu, baita bidelagun duen Joxe Marcos donostiarra ere.

Egitaraua Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuarekin, Bagera Euskara Elkartearekin eta San Telmo museoarekin antolatu dugu elkarlanean.

Eskerrik asko guztiei, eta ongi ospatu Euskararen Eguna!

Donostiako San Telmo museoko mintzodromoa
Elene, Mari Jose eta Flor Mintzaneteko saioetan
Flor Deniz bidelaria eta Joxe Marcos bidelaguna elkarrizketatu ditugu. Aurrerago ‘Mintzanet bere ahotan’ atalean

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude