Eva López Soria: “Hamar bat emango nioke proiektu honi”

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Eva López Soria Barakaldon bizi da eta 35 urte ditu. Administrari laguntzaile gisa egiten du lan, eta Mintzanetek Habeko lehenengo profila gainditzeko asko lagundu diola esan digu. Internet bidez ezagutu zuen proiektua, eta biziki eskertzen du hizkuntza praktikatzeko eman dion aukera. “Oso interesgarria iruditzen zait, eta praktikatzeko modu ezin hobea da: inora joan gabe eta dirurik ordaindu gabe”, azaldu du Evak.

Ordenagailuaren beste aldean, Leioan bizi den emakume bat dago: Aitziber Iturricastillo. Berarekin oso harreman ona sortu dela dio, asko laguntzen baitio. “Oso gomendagarria da, asko ikasten duzulako, hitz egiten trebetasun handia lortzen duzulako, eta gainera, lagunak egiten dituzulako. Orain, koinata animatzen ari naiz, bera ere apuntatu dadin”, adierazi du. “Nik hamar bat emango nioke proiektu honi. Azterketa gainditzeko, euskaraz errazago hitz egiteko, eta lagunak egiteko balio izan dit. Eskerrik asko”.

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude