Errenteriako aurkezpena arrakastatsua izan da!

admin
Foroko Administraria
Mezuak: 282
Izena emanda: 2016/Urria/20, 1:22 pm

Errenteriako aurkezpena arrakastatsua izan da!

MezuaNork admin » 2017/Martxoa/10, 10:26 am

Goizeko 10.00etan hasi da aurkezpena Errenteriako Xenpelar aretoan. Gela txiki geratu zaie bertaratu direnei. Hasieran, Mintzanet azaltzen duen bideoa jarri dute Cristina Tapia eta Ainara Loiarte koordinatzaileek. Ondoren, Marian Gonzalez bidelariaren txanda izan da eta proiektuan bizi duen esperientziaren berri eman du errenteriarrak.

Marian Gonzalez bidelaria eta Cristina Tapia koordinatzailea
Jarraian, Pilar Iragorri Donostiako Zorroaga adinekoen egoitzan bizi den 90 urteko emakumearen kasua ezagutzeko, bideo bat jarri dute eta adina muga ez dela argi ikusi dute bertan zeudenek. Aurkezpenari amaiera emateko, Marisa Barrena bidelagunarekin zuzeneko konexioa egin dute. Modu honetan, saioak nolakoak diren irudikatu dute eta ikusleei nahi dutena galdetzeko aukera eman zaie. Txalo artean amaitu da aurkezpena.

Mila esker gerturatu zareten guztiei!
http://mintzanet.net/errenteriako-aurke ... a-izan-da/

“Aurkezpenak”(e)ra itzuli

Nor dago konektaturik?

Ez dago izena emandako erabiltzailerik Foroan. erabiltzaile eta 2 gonbidatu nabigatzen foroan

 

 

cron