1 (e)tik 1. orria

Arrasaten aurkeztu dugu Mintzanet!

Bidalia: 2017/Ekaina/09, 10:55 am
Nork admin
Ekainaren 8an Arrasateko Udal Euskaltegian aurkeztu genuen Mintzanet zer den eta nola funtzionatzen duen.

Bertara, hainbat pertsona etorri ziren proiektua gertutik ezagutzera, batzuk goizean eta beste batzuk arratsaldean.

Goizeko txandan Joserra Onandiarekin (Mintzaneteko erabiltzailea) hitz egin genuen Internet bidez, eta arratsaldekoan, berriz, Maitere LarraƱaga bidelagunak azaldu zuen zuzenean bere esperientzia zein izaten ari den.

http://mintzanet.net/arrasaten-aurkeztu-dugu-mintzanet/