Galdakaon Mintzanet aurkeztu dugu

Galdakaoko ekitaldiari bertako alkate ordea den Amaia Betolazak eman zion hasiera, bertaratutako guztiei ongi etorria eman zien eta Mintzanet zer den azaldu zuen.

Mintzanet_Galdakao_Ritxi_AmaiaIRUDIA: Amaia Betolaza, Galdakaoko alkate ordea eta Ritxi Lizartza Mintzaneten proiektu burua.

Jarraian, Ritxi Lizartza proiektu buruak hartu zuen hitza eta bidelagunen beharra azpimarratu zuen, besteak beste. Norabide horretan adinekoen ongizateak eduki dezakeen garrantziaren adibide garbia dira Rocio Korta eta Mila Altuna Azpeitiko San Martin egoitzako bi emakumeak. Euren bideoa (hemen klikatu ikusteko) ikusi genuen eta ikusleen artean irria eragin zuen.

Mintzanet_Galdakao_bideoa

IRUDIA: Rocio Korta eta Mila Altuna azpeitiarren bideoa Galdakaoko aurkezpenean.

Amaitzeko, Amaia Betolaza alkate ordeak zuzeneko saio bat egin zuen Joserra Onandia bidelagunarekin. Joserrak, bere esperientziaren berri eman zien bertaratutakoei, baita Amaiaren galderak fin erantzun ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude