-GARRI atzizki izenondoa nola erabili?

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

-GARRI

-garri atzizki izenondo sortzaileak adiera asko izan ditu, funtsean bitara bil daitezkeenak. Lehena, historian zehar nagusi izan dena; bigarrena, azken urteetan lehenari nagusitu zaiona:

1. Azkuek ‘productor de’ bezala definitu zuena, balio aktiboa, eragilea, duena.

Halakoak dira: negargarri, barregarri, penagarri, pozgarri, galgarri, higuingarri, nazkagarri, mingarri… Axularrek alferkeria arimaren galgarri dela dioenean, ‘alferkeriak arima galtzen du’ ematen du aditzera.

Ohar gaitezen atzizki honek aditzoina hartzen duela oinarri edo aditz esapideko izena:

negar egin… negargarri,

barre egin… barregarri

Iparraldean, berriz, aditz esapide osoa izan ohi da oinarri irri egingarri, pena egingarri modukoak sortuz.

2. Balio pasibo dei dezakeguna, bi azpisail bereziaz:

a) ‘Digno de ser…‘ ikusgarri, jakingarri, aipagarri…

Berri jakingarria, esaterako, ‘jakitea merezi duen berria’ da.

b) ‘Que puede ser… ulergarri, jasangarri, zenbakarri…

Azalpen ulergarria ‘uler daitekeen azalpena’ da.

Hauxe da hain zuzen erdal -ble atzizkiaren adiera nagusia gaur (nahiz erdaraz ere badiren admirable ‘digno de ser admirado’ edo terrible ‘productor de’ adierako adibideak.

http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/49996.pdf

Pasartea eta bideoa

Bideoa ikusi aurretik , irakurri pasartea eta saiatu asmatzen hutsune horretan zein berba jarri behar duzun:

(2:00 minutuan hasiko da gogora ekarri nahi dugun pasartetxoa)

Eta nik egingo dizut orain zure programaren ohoretan abrakadabra hori, eta esango dizut nire ustez non dagoen euskarak daukan arazo bakarra eta funtsezkoa, bere hil ala biziko auzia, eta hori da ________________. _______________ren auzia soluzionatzen badugu euskaldunok, orduan euskarak aurrera egingo du. Ez badugu soluzionatzen, pikutara doa. Sekulako ubide batetik dator informazioa, batez ere bi edo hiru hizkuntzatan, eta orduan gero halako batean estutu eta urritu egiten da, eta da ubide txiki bat, eta hori doa euskal mundura. Estutzen den gune hori, hor dago auzia. Norbaitek esango dit: _______________ egiten dira, eta nik orduan esango diot: ah, oso ondo. Eta ixil-ixilik geratuko naiz, ze ez dut inorekin haserretu nahi. Zuk hor halako esaldi ulertezin bat ikusten duzu eta euskaraz dago; bueno, zuk badakizu, halako esaldiekin zapuzten duzu jende guztia, eta nik pentsatzen dut beti: nork _______________ ote du? Ez dago jakiterik eta, asko eta asko, testu horiek ___________________ zeuden, egin duenak ez duelako euskaraz egin nahi, nahiz eta euskalduna den, nahiz eta agian postu hori daukan bere euskaldun famagatik. Zer gogorra eh…, uah… Behar dugu, Fermin, nahi baduzu eskaintzen dizut lan hori, behar dugu martiri bat, martiri bat behar dugu, ze ____________________ salatzen eta aztertzen eta hasten dena hori gurutzefikatuko dute.

Orain bideoa ikusi eta bete hutsuneak:

http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/berandu-baino-lehen/bideoak/osoa/3866164/bideoa-euskararen-auzia-itzulpena-dela-dio-bernardo-atxagak/

Fermin Etxegoien eta Bernardo Atxaga

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude