Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean Mintzanet aurkeztu dugu

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Goizeko 10:00etan Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxera jende mordoxka gerturatu da Mintzanet ezagutzera. Proiektua zer den azaldu dugu eta funtzionamenduaren berri eman diegu gerturatu direnei. Horien artean, Ionkar Angulo Mintzaneteko bidelaria zegoen. Bera izatez arabarra da, baina 12 urte daramatza Londresen. Euskal Herrira egin duen bidaia honetan, bere bidelaguna ezagutuko duela kontatu digu: “Datorren asteazkenean Isabel aurrez aurre ezagutuko dut, Getxora joango naiz, bera hangoa da eta. Oso pozik nago Mintzaneten”. Anguloren esperientziaz gain, Marisa Barrena Durangoko bidelagunarekin zuzeneko konexioa egin dugu Skype bidez.

Oihaneder Euskararen Etxeak lagundu digu ekitaldia prestatzen. Eskerrik asko zuei, Ionkarri, Marisari eta gerturatu zareten guztiei!

 

Gasteiz-Mintzanet-Ionkar-Marisa
Ionkar Angulo bidelaria eta Marisa Barrena bidelaguna
Gasteiz-aurkezpena-Mintzanet
Mintzanet aurkeztu dugu Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean
Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude