Gaztelaniazko POR guztiak ez dira -GATIK

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gaztelaniazko POR guztiak ez dira –GATIK

Por (egilea) + esaldi pasiboa > ergatiboa

• UPV/EHUko ikertzaile talde batek egindako esperimentua…

*UPV/EHUko ikertzaile talde batengatik egindako esperimentua… Esperimentua ez da ikertzaile talde horren erruz egin.

• Urteko kontuen orrialde guztiak idazkariak sinatuta aurkezten dira.

*… idazkariarengatik sinatuta…

 

  Por banatzailea > bakoitzeko, -KO

• Muga-denbora gaindituz gero, 0,25 puntu kenduko dute segundoko / segundo bakoitzeko.

*Muga-denbora gaindituz gero, 0,25 puntu kenduko dute segundo bakoitzagatik.

 

Por biderketan > BIDER, -Z, -EKIN

• Bi bider hiru, sei.

• A balio guziak biderkatzen dira 0,5etik beherako konstante batez/ batekin.

*A balio guztiak biderkatzen dira 0,5etik beherako konstante bategatik.

 

Por zatiketan > -Z, -EKIN

•Azken hamar balio horiek batu egiten dira, eta batura 11z zatitzen da.

•Ekuazioaren bi zatiak brekin zatituko ditugu.

*Ekuazioaren bi zatiak b-gatik zatituko dugu.

 

Por galderan> -aZ, -RI BURUZ, -eN GALDEA

•Zutaz galdetu zidaten.

Zuri buruz galdetu zidaten.

Zure galdea egin zidaten.

# (…) zugatik galdetu…

 

Por > -en ORDEZ, -en LEKUAN…  

•Zure lekuan joango naiz bilerara.

*Zugatik joango naiz…

•Subjektu bakoitzaren ordez puntu bat jar dezakegu.

*(…) puntu bategatik ordezka…

•Trajanoren estaua San Pedroren estatua batez ordezkatu zuten.

*(…) estatua bategatik ordezkatu…

 

Por + erosi, saldu…> -(t)AN

•Zenbatean erosi duzu auto berria?

*Zenbategatik erosi…

•Metro koadroa 3.390 euroan saldu da batez beste urtarrilean.

*Metro koadroa 3.390 eurogatik saldu…

•Lanak 2,39 milioi euroan esleitu dituzte.

*… milioi eurogatik esleitu…

•Ordenagailua 30 euroan dago salgai.

*…30 eurogatik dago salgai.

• Ikasleek 55 euroan alokatu dute etxea.

*… 55 eurogatik alokatu…

Begoña del Teso. Diario Vasco

(…) Ederra da Nigeria. Bere zinema industria, Nollywood izenekoa, sekulakoa da. Sekulakoa. Hamaika, ziento, mila film eta bat egiten dira egunero han. Gauero ere. Indiako Bollywoodek bakarrik eusten dio Nigeriak jarritako zeluloide erronkari. Hollywoodek aspaldian galdu zuen gerra. Pantaila gutxi daude Nigerian, baina poltsikoko telefono, ordenagailu eta tableta ugari. Gailu horietan ikusten du jendeak ziztu batean, umore eta akzio handiz sortutako irudi sorta amaigabe hori.

Ederra da Nigeria. Ustelkeriaz blai dago. Aberatsa da lehengaiez. Pobrea demokraziaz. Egun, Espainian lan egiten duten prostitutak gehienak nigeriarrak dira. Baina Nigeriako zinema industriak milioiak mugitzen ditu. Ederra da Nigeria, bai.

Etiopiako Presidentea emakumea da. Shalework Zewde du izena. Namibiakoa emakumea da. Saara Kugongelwa du grazia. Munduak daki Afrikako etorkizuna emeen eskuetan dagoela. Eta ez bakarrik gobernuetan. Ez bakarrik parlamentuetan. Baita herrixka txikienetan ere. Emakume fin horiek. Emakume eder, dotore, oldar horiek. Aita semeak tabernan daude. Ama alabak soroetan, merkatuan, Kongresuan. Baina Boko Haram taldeko terroristek neskatoak bahitzen dituzte. Nigerian.

Eta sexu-esklabo eta errukigabeko soldadu bihurtu. Afrikako biharkoa emakumeek erabakiko dute. Baina oraindik ablazioa jasaten dute, mutilazio genitala. Gizonezkoek beldurra diotelako emakumeen plazerari, emakumeen indarrari. Emakumeak bizitza sortzen baitu.

Osorik irakurri, hemen

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude