Geroago edo beranduago?

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

Geroago edo beranduago?

     -Euskara Batuaren Eskuliburuan hau aurkitu dugu:

berandu(ago) ≠ gero(ago)

Berandu eta gero bi gauza dira: 

beranduk atzerapena adierazten du, goiz eta sasoiz hitzen kontrakoa.

Jon berandu heldu da 

gerok ‘beste zerbaiten ondoren’ adierazten du (ez du inolako zerikusirik puntualitatearekin edo garaiz ibiltzearekin; segida kronologiko hutsa adierazten du): ‘lehenengo…, gero…, geroago’ da sekuentzia

Zu iritsi zara lehenengo, eta ni gero.

Gauzak ez dira hain zorrotz hartzekoak, ordea, beranduago eta geroago direnean, beranduago izatea geroago izatea ere bada eta. 

Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, beranduagok bi adierak ditu.

–      Batetik, atzerapenarena (beranduagorena, alegia)

Berandu afaltzen du beti, hamaikak aldera; sarritan beranduago ere bai. 

Eguzkiak kemen gutxiago edukitzeaz gainera, bere irteera beranduago eta sarrera goizago egiten zituen. 

–      Bestetik, segidarena (geroagorena, alegia): 

https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/audioak/osoa/4590165/ibon-sarasola-hizkuntzalariaren-hitza-geroago-eta-beranduago/https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/audioak/osoa/4590165/ibon-sarasola-hizkuntzalariaren-hitza-geroago-eta-beranduago/

Sartzen dena goizago edo beranduago lohitua geratuko da. Berantago Jainkoak manatu zion Abrahami har zezala Isaak.

Ba ote zen, ordea, orduan eta puska bat beranduago, frankista ez zen Diputaziorik? [EH]

       Uemak argiago azaltzen digu, esteka honetan:

Beranduago erabili ahal izateko, behar-beharrezkoa da lehenago berandu bat erabili izana. Esaterako, demagun bilera bat seietan genuela, baina Jon sei eta erdietan heldu dela, eta Miren, ordea, zazpietan; hortaz: Jon berandu heldu da eta Miren beranduago.

Batzuetan, «geroago» sartzen dugu «beranduago»-ren lekuan:

OKER: * Gaur ez dut zabalik topatu denda, eta bihar geroago joango naiz. ZUZEN: Gaur ez dut zabalik topatu denda, eta bihar beranduago joango naiz.

     -Xabier Euzkitzek honako hau dio txio batean:

Behin euskalgintzako kide batek:

“Andolin (Eguzkitza) ni baino beranduago iritsi da”.

Eta Andolinek erantzun:

“ni ez naiz zu baino beranduago iritsi, geroago baizik. Berandu iritsi ez banaiz, nola helduko nintzen, bada, beranduago?”

     -Bukatzeko, Xabier Sarasolak dioena Euskadi Irratiko Faktorian: ez digu argitzen, desberdin erabiltzen baita Euskal Herriko Iparraldean eta Hegoaldean:

 

https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/audioak/osoa/4590165/ibon-sarasola-hizkuntzalariaren-hitza-geroago-eta-beranduago/

 

Artikulua

Zer dinozu… Berba egin edo hitz egin? Euskara eta euskalkiak!

Erran edo esan erabiltzen duzu? Eta… Fan biot edo joan behar det? Zabala eta aberatsa da euskalkien mundua. Gaurkoan, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bidaia egingo dugu bertako euskara eta euskalkiak gertutik ezagutzeko!

Nola hitz egiten da zure herrian?

Sekula izan al duzu zailtasunik beste eskualde bateko lagunak ulertzen?

 GUK EUSKARAZ HITZ EGITEN DUGU!

GIPUZKERA: guk euskaraz hitzeiten deu (Beasain)

Guk euskeraz itedeu!! (Zarautz, Ana Altuna Riaño)

LAPURTERA: gu eskuaraz mintzatzen ga (Senpere)

BEHE-NAFARRERA: Gu eskuaraz ai gitxu (Jutsi)

ZUBEROERA: Gük (e)uska(ra)z hitz egiten dügü (Altzai)

BIZKAIERA: Guk euskeraz eitxen dou berba (Lekeitio)

Guk euskeraz eittejuau (Mallabia, Ibon Zubiate)

Guk euskeraz itten du berba! (Oñati, Ainhoa Aiastui)

NAFARRERA: Gu (e)uskeraz mintzatzen gara (Irazoitz)

ARABA: Guk euskaraz itten dau (Aramaio)

Ahotsak.com atarian Euskal Herriko hizkeraren eta ahozko ondarearen inguruko hainbat kontu topatuko dituzue. Eta bitartean segi zuen euskalkiekin euskeraz hitzeiten, berbaiten, mintzatzen… eta BIZI POZIK!

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude