Gertatuko direnak nola adierazi?

Euskara hobetzen

Gertatuko direnak nola adierazi

Aurrerapen, aurreikuspen, asmo edo proiektuez mintzatzen garenean, etorkizuneko aditz-formak erabiltzen ditugu.

  -> KO

Etorkizuneko gauza asko ziurtzat jo daitezke. Oraindik jazo ez badira ere, ez dagoenean atzera egiterik erabiltzen dugu:

–      Realak eta Eibarrek igandean jokatuKO dute aurtengo bigarren derbya, Anoetan.

–      Ostegunean ospatuKO dugu Euskararen eguna, eta euskaldun berriak omenduKO ditugu.

>TZEKOA(k) IZAN

Asmoen berri emateko, -TZEKOA(k) IZAN perifrasia erabil dezakegu, aurretik esandakoa betetzea protagonisten esku dagoela azpimarratu nahi badu.

–      Gure zuzendaria eta Andoaingo alkatea batzartzekoak dira ostegunean, (baina baliteke azkenean horrela ez izatea).

-> BEHAR

Beste asmo batzuk lotuago egoten dira, prestatuago. Asmoa bete dadin nolabaiteko prestakizunak eginak direla adierazteko, behar aditz modala daukagu.

–      Autobideak banandu dituen alde biak lotzeko, zubi bat egin behar du Foru Aldundiak. Inguruko baserritarrak kexu dira indusmakinen zaratagatik.

->TZERA JOAN

Baten batek etorkizunerako erabaki duenaren berri emateko, -TZERA JOAN perifrasia daukagu.

–      Autobideak banandu dituen alderdi biak lotzeko, zubi bat egitera doa Foru Aldundia. Aurrekontua gaur onartu dute Batzar Nagusietan.

 >-TZERA JOAN / -TZEAR EGON (IZAN) / -TZEKO ZORIAN EGON (IZAN)

Perifrasi horien bidez hemendik gutxira gertatuko denaren berri ematen dugu.

–      Gatibuak aske irteteko zorian daude, bahitzaileek lortutzat eman baitute euren helburua.

–      Loiuko aireportura heltzear daude Munduko Txapelketan parte hartu duten euskal atletak.

–      Txupinazoa bota behar duen zinegotzia irten da udaletxeko balkoira. Sanferminak hastera doaz.

Eitb-ko hizkuntza irizpideak (moldatuta)

Artikulua

Egunkaria, egunez egun

Gizonak tranbia hartzen du, egunkaria erosi eta besapean jarri ondoren.

Handik ordu betera jaisten da tranbiatik, egunkari bera beso beraren

pean daramala.

Baina jadanik ez da egunkari bera; orain orri inprimatu pila bat besterik ez da, gizonak plazako banku batean abandonatzen duena.

Bankuan bakarrik gelditu eta berehala, orri inprimatu pila berriz ere egunkari bihurtzen da, harik eta mutiko batek ikusi, irakurri eta orri inprimatu pila bat bilakatuta uzten duen arte.

Bankuan bakarrik gelditu eta berehala, orri inprimatu pila berriz ere egunkari bihurtzen da, harik eta atso batek ikusi, irakurri eta orri inprimatu pila bat bila bilakatuta uzten duen arte.

Gero, etxera eramaten du, eta bidean, kilo erdi zerba gordetzeko erabiltzen du, horretarako baitira egunkariak metamorfosi kitzikagarri horien ondoren.

Julio Cortazar

 

Zinta

 

 

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude