Gipuzkoako Foru Aldundiak Mintzanet zerbitzura 20.000 euro bideratuko ditu

Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetzan jardungo du Mintzanet proiektua garatzeko eta indartzeko. Horrenbestez, Aldundiak 20.000 euro bideratuko ditu Maramarak sustatutako proiektu honetara.

Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendariaren iritziz, euskararen normalizazioari egiten dion mesedeagatik babestu behar da Mintzanet egitasmoa. “Euskara doan ikasteko eskatzen ari garen bitartean, matrikulen prezioa murrizteko urratsak eman ditugu. Era berean, ikasitakoa praktikan jarri behar da, eta Mintzanetek euskara erabiltzeko aukera paregabea ematen digu, doan, teknologia berriei esker”, adierazi du Etxeburuak.

Prentsaurrekoan, Mintzaneten proiektu burua egon da, Ritxi Lizartza. Bere ustez, “oso ekimen polita eta interesgarria” da, eta laguntzaileak behar direla azpimarratu du. Gainera, II Mintzanet Sariak otsailaren 19an emango direla aipatu du.

Cristina Tapia, Zigor Etxeburua eta Ritxi Lizartza. Maialen Mariscal, pantailan

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude