Gipuzkoako Medikuen Elkargoak Mintzanet babestuko du

Gipuzkoako Medikuen Elkargokoak eta Mintzanet proiektuak elkarlan hitzarmena sinatu dute. Horrela, medikuen artean euskara Internet bidez praktikatzeko aukera zabalduko dute.

Mintzaneten bidelagunak eta bidelariak elkartzen ditugu euskara on line praktikatzeko. Lotsa kentzea, soltura irabaztea eta mintzamena lantzea dira helburuak. Orain, Osakidetzako hainbat langile programa honetan parte hartzen ari dira, eta Elkargoak ekimena bultzatuko du.

Manuel Garcia Bengoecheak, erakundearen presidenteak, eta Ritxi Lizartzak, Mintzaneten proiektu buruak, apirilaren 11n sinatu zuten hitzarmena. “Elkargoak euskararekiko konpromiso sendoa du eta horrelako tresna bat eskura izatea oso interesgarria izan daiteke euskara praktikatu nahi duen sendagilearentzat”, esan zuen Bengoecheak.

Bestalde, Lizartzaren ustez, “sektore bereko pertsonen arteko harremanak oso emaitza positiboak ditu, euren jardunean baliatzen duten terminologiak praktika ditzaketelako”.

Manuel García Bengoechea eta Ritxi Lizartza
Manuel García Bengoechea eta Ritxi Lizartza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude