Gustavo Puras, bidelaria: “Nire inguruan ez daukat euskaraz hitz egiteko aukerarik, horretarako Mintzanet erabiltzen dut”

Gustavo Puras gasteiztarrak bertako unibertsitatean egiten du lan eta 43 urte ditu. Bi urte dira euskara bere kabuz ikasten ari dela eta urtebete baino gehiago Mintzanet egitasmoan bidelari gisa hasi zenetik.

Bere bidelaguna Ines Eraso da, Elizondokoa eta berarekin asko ikasi duela aitortu digu Gustavok: “Eskertzekoa da bere lana, eskerrak ematen dizkiot bere laguntzagatik”. Inguruan ez omen du euskaraz egiteko aukerarik, “Mintzanet paregabea da mintzamena lantzeko”, esan digu Gustavok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude