Hasier Martel, bidelaria: “Nire helburu nagusia euskaraz hitz egitea zen”

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Hasier Martel 41 urteko bilbotarra da. Duela urte batzuk lantegiko Euskara programan sartu zen, euskara ikasteko asmoz baina aurrez aurreko ordu gutxi zituen ikastaroak: “Nire helburu nagusia euskaraz hitz egitea zen eta egun batean, nire emazteak Mintzaneten berri eman zidan”.

Proiektua izugarria iruditu zitzaion, beti imajinatu zuen horrelako egitasmo bat baina ez zekien jada bazegoenik. Hasieran, bidelagun gutxi zeudenez itxaron zerrendan egon zen, Itziar Aretxaga agertu zen arte, bera astrofisikari ezaguna da eta Mexikon bizi da, nahiz eta bilbotarra den hau ere: “Edozer gauzaren inguruan hitz egiten dugu, betidanik ezagutzen dudala ematen du”. Euskara praktikatzeaz gain, Mintzanetek pertsonak ezagutzeko aukera ere ematen duela aitortu digu: “Nire bidelaguna aurrez aurre ere ezagutzen dut, Bilbon geratu izan gara noiz edo noiz”.

Oso pozik dago Mintzanet egitasmoan edukitzen ari den esperientziarekin eta horregatik gomendatzen die beste pertsona batzuei: “Nire esperientzia azaldu diet eta ekimen honetan parte hartzera animatzen ditut, helburu nagusia hemengo hizkuntzan hitz egitea delako”.

Mintzanet_Hasier_Martel IRUDIAN: Hasier Martel bere lantokian.

 

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude