Henar Chico (bidelaria): “Ortuellan gaztelaniaz eta Boisen euskaraz. Zein arraroa, ezta?”

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

 

Henar Chico (Ortuella, 1973) Boisera (AEB) joan zen bizitzera duela 21 urte. Euskara berre herriko ikastolan ikasi zuen, baina ez zuen erabili.

Estatu Batuetan bi seme-alaba izan zituen, eta bertako ikastolan euskaraz ikasiko zutela erabaki zuen Henarrek. Orduan, berak ere zerbait egin behar zuela pentsatu zuen. “Haurrek euskaraz Boisen eta ni? Ortuellan gaztelaniaz, eta Boisen euskaraz. Zein arraroa, ezta?”, esan du.

Eskolekin hasi zen, baina praktikatzeko aukera Mintzaneti esker izan du. “Idazteko beti izan ditut lagunak, baina hitz egitea falta zitzaidan. Ez dago aitzikiarik ez mintzatzeko. Eta orain, Mintzaneten euskaraz gain nire herriarekin beste konexio bat daukat”, azaldu du.

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude