Heriotza eta herioa

Euskara hobetzen

  • pastedGraphic.png HERIOTZA eta HERIOA bereiztu egiten dira. Herioa kodaina edo segarekin datorkiguna da. Heriotza, berriz, haren emaitza. 
    • Herio(a)k eraman arte lanean jarraitzeko asmoa du.
    • Heriotza tristea izan du, bakar-bakarrik eta pobrezian.
  • pastedGraphic.png BIZIA GALDU, UTZI / KENDU. Erabilgarriak dira, bigarren mailako sinonimo moduan, “hil” aditza askotan ez errepikatzeko.
  • pastedGraphic.png ZENDU. Hau ere zuzena da, baina gogoan izan behar dugu “hil” askoz zabalagoa eta ezagunagoa dela euskaldun guztientzat, eta “zendu” ekialdeko euskara batzuetakoa besterik ez dela.
  • pastedGraphic.png GORPU edo hilotz esaten zaio gorputz hilari. Gorpuak ezin dira erreskatatu (jaso, atera-eta egiten dira). Biziak bai, erreskatatu daitezke.
  • pastedGraphic.png ZERRALDOA ez da hildakoa, hilkutxa baino. “Zerraldo erori” esaten da, bai, baina hilkutxa bezain astun plaust jaustea esateko. Dena dela, lagunarteko esapidea da.
  • pastedGraphic.png HIL EDO BIZI(KO) hobetsi du Euskaltzaindiak. Ez erabili, beraz, “hil ala bizi”. Eta neurriz erabili, dena ez da “hil edo bizikoa”.

Hitzoi lotutako esapideak

Ez hil (eta) ez bizi egon Hilzorian egon, hil hurran egon

Hil-bizi egon Hilzorian egon, hil hurran egon

Hil adina bizi egon Hilzorian egon, hil hurran egon

Hil herioan egon Hilzorian egon, hil hurran egon

 

Hil eta bizi aritu Zain eta muin, jo eta ke, jo eta hautsi

Hil eta herio aritu Zain eta muin, jo eta ke, jo eta hautsi

 

Hileta jotzen ibili Negar eta negar ibili


(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)

Pasartea

“Norbait hiltzen zaigunean, gehiago ez dagoela ikusten dugu, hori dakigu, hori iristen zaigu oharmenera, horretara iristen gara, baina ez dugu menperatzen, ez dugu geureganatzen, barneratzen. Ezin dugu gertatzen zaiguna adierazteko hitza ere asmatu. Bestek asmatuak, bestek erabiliak errepikatzen ditugu, arnasa hartuko badugu, aurrera segituko badugu.” 

Intemperies 

Lourdes Oñederra

pastedGraphic.png

Bideoa

Heriotza ulertzeko bestelako moduak

Kultura bakoitzak bere erara interpretatu eta barneratzen du heriotza, baita haren errituak ere. Munduan hainbat lekutan ohikoa da azken agurrean dantza egitea hilkutxarekin.

Ondorengo bideoetako iruzkinetan ongi dokumentatzen da kultura talka. “Nola egin dezakete dantza hainbeste arazo edukita?”, galdetu du Micheal Hnat erabiltzaile zuriak. “Zu erotuta zaude, gu afrikarrak gara eta harro gaude, hemen, ikusten duzunez hildako pertsonaren bizitza ospatzen dugu, hemen arazoa zu zara”, erantzun dio Dalphine Atembekwak.

Nigerian

Lander Arbelaitz Mitxelena. Argia

 

pastedGraphic.png

Burial in Arochukwu, Nigeria 07AUG2010

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude