Hitzen ordena egokia erabiltzen duzu?

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

Hitzen ordena

Euskal testuetako hitzen ordenaz eta esaldiaren egituraz jabetzeko izan daiteke gaurko ariketa. Alegia, gero eta gehiagotan entzuten ditugun esaldiak dira: “hau da ona”, “hau dago ondo”, “hau da handia”, “hau da hori”, eta abar. Ezin esango dugu, berez, gaizki daudenik, baina…

Halaxe da, esaldiok, testuingurua jakin gabe, ezin esan gaizki daudenik. Baina, beti gaztelaniaren “esto es…” egituraren kalko okerra egiten bada, gehiegikeriaz erabiltzen baldin bada, orduan, bai; orduan, egitura hori egoki erabili behar dugula pentsatu beharko dugu.

Beraz, bereiz ditzagun “hau da ona” eta “hau ona da”.

Garbi legoke bereizketa hori, ahozkoan doinuak ere lagundu egiten baitu. Era berean, ez dira gauza bera “kamioia da handia” (ez “autoa”) eta “kamioia handia da” (ez “txikia”).

Eta, azkenik, bereiz ditzagun “jolas hau dago ondo” eta “jolas hau ondo dago”.

Lehenengoa esaten badugu, hau da, “jolas hau dago ondo”, “jolas hau” eta ez “jolas hori” dagoela ondo esaten ari gara. Eta bigarrenean, berriz, (“jolas hau ondo dago”) jolas hau “ondo” dagoela, eta ez “gaizki”.

HABE Ikasbil

Pasartea

Itxura ona dut, nekatu-itxura pixka bat beharbada, edo triste-itxura pixka bat, besteen begietan bere bizitza izan duen pertsona bat naiz, baina deus berezirik ez, gainerakoak bezalako bizitza bat, gauza on batzuekin, eta gauza txar batzuekin, eta horrek denak aztarna batzuk uzten ditu, besteen aurpegietan bezala. Baina gainerakoari buruz ez da ezer ikusten. Eta horrek ere askatasun eder eta alferrekoaren sentsazioa ematen dit, denbora luzean zerbait egiteko asmotan ibili eta gero azkenean lortu duzunean bezala.

Oker Txiki garrantzigabeak

Antonio Tabucchi (Fernando Rey-k itzulia)

 

Musika

Mendi ibilaldi musikatu bat da Urmuga, natura eta gizakia musikaren bidez harremantzeko. 19 egunetan osatuko dugu ertz luzearen zeharkaldia oinez, Angulo portutik Hiru Erregeen Mahaiaraino, espedizioan mendizaleak eta musikariak bat eginik. Bertako gailur, leku eta herri esanguratsuenetara musika eraman eta Urmugaren inguruko pertsonak eta herriak elkarrekin harremanetan jarriko ditugu.

Sarrera

 

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude