Hizkuntza eskubideak bermatzeko Protokoloa aurkeztu dute Donostian

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Eragile eta erakunde askoren lanaren ondorioa aurkeztu zuten abenduaren 17an Donostiako Kursaalean: Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok esan zuen bezala dokumentua “ahalduntze historiko baten ariketa praktikoa da”. “Europako hizkuntza gutxituen eskubideak bermatzeko beharraren aurrean, gizarte eragileek erakutsi dutelako tresna eraginkorra egiteko gai direla”, gaineratu zuen.

Kursaal Jauregian jende askok hitz egin zuen: María do Pilar Garcíak, Aureli Argemik (duela 20 urte, biek parte hartu zuten Bartzelonako Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean), Xabi Payak (Donostia 2016ko kultur programaren zuzendaria), Protokoloaren talde antolatzailea osatu duten sei taldeak eta Joan Mari Torrealdaik. 

Bukatzeko, oholtzara igo ziren Euskal Herritik eta nazioartetik etorritako hamarnaka eragile, eta guztiek, protokoloa eskuan hartuta, taldeko argazkia atera zuten. Bertan, Mintzaneteko eta Zinea.eus-eko kideak egon ginen.

Orain, bakoitzak bere hizkuntza komunitatera joanda, “Europa anitzagoa, justuagoa eta berdinagoa egiteko esperantzarekin”.

Protokoloa Kontseiluak eta Donostia 2016 Fundazioak sustatutako proiektua izan da.

Protokoloan parte hartu duten eragileak
Protokoloan parte hartu duten eragileak
Paul Bilbao (Kontseiluko idazkari nagusia)
Paul Bilbao (Kontseiluko idazkari nagusia)
Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude