Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkeztuko dute abenduaren 17an, Donostian

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkeztuko dute abenduaren 17an (larunbata) Donostiako Kursaalean.

protokoloaEuropa osoan zehar hizkuntza komunitateak euren berezko hizkuntzetan bizi ahal izateko antolatu dira. Ehunka dira hizkuntza gutxituen garapenean, hainbat eremutatik, lan egiten duten gizarte erakundeak. Proiektu honek horien bilgune izan nahi du, Europako gizarte zibilak hizkuntza aniztasunaren garapenerako proposamena gauzatzean lidergoa izan dezan. Proiektu honen bidez gizarte eragileen, antolakundeen eta adituen arteko prozesu bat zabalduko da, hizkuntzen arteko berdintasuna bermatzeko protokolo bat jorratzeko eta horren ondorioak nazioarteko goi bilera batean aurkeztuko dituzte Donostian.

Mintzanetek prozesuan parte hartu du, eta hainbat ekarpen egin ditu. Horregatik, gonbidatuak izan gara eta aurkezpen berezi honetan egongo gara.

Informazio gehiago: www.protokoloa.eus

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude