Igorren Mintzaneten aurkezpenera jende andana bildu da

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.
Arratsaldeko 20:00ak pasatxo hasi da aurkezpena Igorreko kultur etxean. Bertara, Berbalaguneko partaideak, AEK-ko ikasleak, udaletxeko kideak, Jubilatuen elkartekoak eta beste hainbat herritar bildu dira.

“Irabazi asmorik gabeko proiektua da Mintzanet eta maramara*taldeak kudeatzen du”, azaldu du Beinat Anzola herriko alkateak aurkezpena egiterakoan. Jarraian, Ainara Loiarte egitasmoaren koordinatzaileari eman dio hitza eta berak egitasmoari buruzko azalpen zabala eman du.

Mintzanet_Igorre_BeinatIRUDIAN: Beinat Anzola Igorreko alkatea bertaratutakoei eskerrak ematen.

Mintzaneten parte hartzen dutenen profila oso ezberdina dela adierazi du Ainarak: “17 urtetik 89 urte bitarteko bidelariak eta bidelagunak ditugu” eta horren harira, adinekoen egoitzetan izaten ari den arrakasta ere aipatu du, egoiliarrei gizartera leiho bat irekitzen baitzaie. Hori ikusteko Azpeitiko Mila Altuna eta Rocio Kortaren bideoa proiektatu dute, San Martin egoitzan bizi diren 85 eta 73 urteko emakumeena hurrenez hurren. Momentu horretan ikusleen artean irribarrea zabaldu da.

Mintzanet_Igorre_San MartinIRUDIAN: Mila Altunaren eta Rocio Kortaren bideoa, euren esperientzia kontatuz.

Amaitzeko, Joxe Mari Allur lazkaotarrarekin Skype bidez saioa egin dute eta horretarako, ikusleen artetik Nuria AEK-ko ikaslea animatu da. Joxe Marik bere esperientziaren berri eman du eta bertaratutakoek saio bat nolakoa den ikusi ahal izan dute, bidelari eta bidelagun gustura aritu baitira hitz eta pitz.

Mintzanet_Igorre_AllurIRUDIAN: Joxe Mari eta Nuria zuzeneko saioan.

Txalo artean amaitu da aurkezpena eta jarraian Jubilatuen elkartekoek prestatutako mokadutxoa dastatzeko aukera izan dugu.

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude