II. Mintzanet Sariak banatu ditugu

Raul Alfarok eta Mariaje Barandiaranek jaso dituzte 2014ko bidelari eta bidelagun onenen oroigarriak

Mariaje_Barandiaran_eta_Raul_Alfaro_sarituak (1)

Atzo arratsaldean banatu genituen II. Mintzanet Sariak Donostiako Camino Doktorearen liburutegian. Bertan, egitasmoaren zutabe diren bidelari eta bidelagunak bildu ziren, baita, besteak beste, Zigor Etxeburua (Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria), Joseba Erkizia (HABEko zuzendaria), Aizpea Goenaga (Etxepare Institutuko zuzendaria), Nerea Txapartegi (Donostiako Udaleko Euskara Zuzendaria), Jon Zarate (EHUko euskararen errektoreordea), Arrate Illaro (Topaguneko ordezkaria), Marian Astigarraga (AEKren Gipuzkoako koordinatzailea) eta Aitziber Gurutzeaga (Bagera elkarteko arduraduna) ere, proiektua babesten duten erakunde eta elkarteetako ordezkariak.

Oihana Maritorenak ongietorria eman zion ekitaldiari, eta segidan Maramara* taldeko zuzendari Ritxi Lizartzak Mintzanet egitasmoa azaldu zuen. “Iaz, 2.552 saio sortu genituen, 550 pertsonak eman dute izena eta uneotan 250-275 inguruk parte hartzen dute. Beraz, bide arrakastatsua daramagula esan genezake”, nabarmendu zuen Lizartzak.

Ondoren, Azpeitiko San Martin egoitzan bizi diren eta Mintzaneten bidelagun ari diren Rocio Korta eta Mila Altunari egindako bideoa proiektatu genuen. Bi emakumeen esperientzia ezagutu zuten bertaratuek, eta haien hitzek irribarrea eragin zieten.

Berehala ekin zioten sari banaketari; iaz saria eskuratu zuen Joserra Onandia bidelariak eman zion Mariaje Barandiarani (Donostia, 57), eta Jone Forkada bidelagunak berriz, bere bidelaria den eta  Raul Alfarori (Zarrakaztelu, 37). Begoña Durruty irudigilea arduratu da oroigarrien diseinuaz.

Jarraian, agintariek liburuak banatu zizkieten bertaratutako bidelagun eta bidelariei. Taldeko argazkia atera eta pintxo batzuen artean eman zitzaion amaiera ekitaldiari.

Ekitaldian_parte_hartu_dutenak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude