Ikasi hitz berriak!

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

Hiztegia sarean eguneratu du Euskaltzaindiak: azken sei hilabeteotan, 312 sarrera eta 85 azpisarrera berri arautu ditu; alegia, 397 forma berri.

Hauek dira aipatzen dituztenak bereziki:

 Gizartearen isla diren formak 
Forma berriak erantsi dira Hiztegian, gaurko corpusetan erabilera-maiztasun handikoak eta, beraz, gizartearen isla direnak. Hemen adibide batzuk: 

gaixo(-)agiri eta sendagiri, baina, horiekin batera, baja eta alta

baxo (Ipar., Frantziako estatuan, bigarren hezkuntza ikasketak amaitu ondoren, unibertsitaterako sarbidea ematen duen azterketa; azterketa hori gainditzeak ematen duen ikasketa-maila)

behe-maila edo lagunarteko hitzak, Hegoaldean lekua hartu dutenak: flipatu, friki

janari-edariak: curry, sushi, tofu, pintxo, zurito

migrante, papergabe

intersexual, transgenero

Pertsona-izendegi berriak ekarri duen izendapen berria: 

Epizeno: adj. Generoa duten hizkuntzetan, izenez, izenordainez edo adjektiboez mintzatuz, generoa gorabehera, forma aldatzen ez zaiona (…)

Gainera, hainbat formatan definizioak moldatu edo osatu dira

brebeta: iz. Frantziako bigarren hezkuntzako lehen zikloko ikasketen agiria edo sinestamendua; agiri hori lortzeko gainditu behar den azterketa (…)

bazar, kongresu…

adierak gehitu dira (ezkontza, gorriak ikusi...), adibideak gehitu edo moldatu (zaintza, zirku), loturak (berme, entzungor egin) eta marka osagarriren bat gehitu (funtzionalismo, hutsarte…), etab. Eta azpisarrera gisa jasoa zegoen barazki-jale sarrera izatera pasatu da, barazkijale forman.

…eta HEMEN dauzkazue denak.  

Poesia

EZEZAGUN ZAIZKIDAN GAUZAK

Ez duzu hizkuntzarik ulertu beharrik;

desegindako etxeak nola, hala gurutzatzen dute dena.

Yehuda Amichai

 

Ni neu ere gurutzatzen naute

ulertzen ez ditudan hizkuntzek.

Bere herriko kantak abesten dabil,

adibidez, afrikar talde bat orain.

Ez dakit arrastorik uzten didaten

edo nik ere ezer uzten ote diedan,

salbu eta ez bada nire zoriona

gogoratu dudalako berriro ere

zer edertasun gordetzen didaten

oraindik ezezagun zaizkidan gauzek.

 

analfabetoa

Iñigo Astiz

http://www.susa-literatura.eus/liburuak/poes7705

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude