Iker Elustondo, bidelaguna: “Mundu globalizatu honetan, Mintzanetek euskara zabaltzen laguntzen du”

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Iker Elustondok (Berrobi, 1989) Internet bidez izan zuen Mintzaneten berri. Izena eman bezain azkar hasi zen euskara praktikatzen laguntzen. Gaur egun, astero hitz egiten du Cork-en (Irlandan) bizi den emakume batekin (nahiz eta bera Alemaniakoa izan).

“Hizkuntza gutxituak interesatzen zaizkio. Ikusi dut kanpoko jendeak interesa daukala, eta guk ez baditugu laguntzen inork ez ditu lagunduko”, esan du Elustondok.

Bera euskaraz “hazi eta hezi” da, euskara zabaltzea da bere helburua: “Mundu globalizatu honetan, Mintzanetek euskara zabaltzen laguntzen du”, azpimarratu du berrobitarrak.

 

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude