Iñigo Sainz de la Maza: Zergatik Mintzanet?

Iñigo Sainz de la Maza Getxon jaio zen 1991. urtean; baina une honetan, Mexikon bizi da. Duela zenbait hilabete erabaki zuen euskara praktikatzeari ekin nahi ziola, horregatik, Mintzaneten eman zuen izena. Astean behin hitzartzen da bere bidelagunarekin eta “oso gustura” dago.

Mintzanetek berarentzat zer suposatzen duen galdetu diogunean, Euskal Herritik gertuago sentitzeko tresna dela aitortu digu: “Mexikon bizi naiz, eta zuei esker gertuago sentitzen naiz. Denei animatu nahi zaituztet bertan izena ematera. Eskerrik asko Mintzanet sortzeagatik, eta zorionak!”.

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude