Ione Forcada, Maider Olarra eta Raul Alfaro elkarrekin!

Udan kanpoan bizi den jende askok etxera itzuli eta familiarekin egoteko probesten du oporraldia. Horietako bat da Maider Olarra Arribillaga Baden-Badenen (Alemanian) bizi den donostiarra. Nora alabarekin abuztuan Gipuzkoara etorri da Mintzaneteko bidelaguna, eta senitartekoekin egoteaz gain, Zarrakazteluko (Nafarroa) Raul Alfaro bidelariarekin elkartu da.

Baina ez hori bakarrik: Alfaro Ione Forcada donostiarrarekin hasi zen Mintzaneten proiektuaren hasieran (2013. urtean), eta nafarrak etortzen den bakoitzean berarekin elkartzeko aprobetxatzen du bidaia.

Topaketa Donostiako kaian izan da eta euskaraz bizitzeko nahia lau haizetara zabaldu dute.

Aupa zuek!!

Ione Forcada, Maider Olarra, Nora (Maiderren alaba) eta Raul Alfaro Donostiako kaian.

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude