Ionkar Angulo, bidelaria: “Interesgarria da kanpoan bizi garenontzat, bai mintzapraktika egiteko, bai euskal kulturaren alboan egoteko”

Ionkar Angulo Jugokoa da (Araba) baina Londresen bizi da azken hamabi urteetan. Berak 40 urte ditu. Ionkar eskolan hasi zen euskara ikasten, gero barnetegi batean egon zen, baina Londresen hizkuntza ahazten hasi zitzaion. Horregatik, euskal etxera joatea erabaki zuen “baina ez zegoen mintzapraktika egiteko aukerarik eta begira hastean, Mintzanet aurkitu nuen”.

“Interesgarria da kanpoan bizi garenontzat, bai mintzapraktika egiteko, bai euskal kulturaren alboan egoteko”, esan digu Angulok. Bere bidelagunarekin, oso harreman ona du eta astelehenero hitz egiten dute: “Kulturari buruz, Euskal Herriari buruz, dantzari buruz…gauza asko ikasten ari naiz”. Euskal etxean gomendatu duela aitortu digu.

 

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude