Izaskun Arrieta eta Jose Ramon Onandia, bidelagun eta bidelari onenak

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira I. Mintzanet sariak banatu dituzte Donostiako San Telmo museoan. Bertan, Bagera Elkarteak Mintzodromoa antolatu du, eta urte osoan egin dugun bezala Internet bidezko saioak prestatu ditugu.

 
Izaskun Arrieta bidelaguna eta Joserra Onandia bidelaria hitz egiten
 

Gaur, Mintzanet proiektuak urte bat bete du, horregatik I. Mintzanet Sariak banatu ditugu. Bidelagun (laguntzaile) baten eta bidelari (laguntza behar duen pertsona) baten lana eta esfortzua nabarmendu nahi izan dugu. Hain zuzen, Izaskun Arrieta (Azkoitia, 47) eta Jose Ramon Onandia (Getxo, 68) izan dira saridunak.

Arrieta bidelaguna da, eta ia hasieratik parte hartzen du Mintzaneten. Garai horretan, hiru pertsonekin hitz egiten zuen astero-astero, eta orain, berriz, horietako birekin dabil. Bera San Telmon egon da, eta saria jaso aurretik saio bat egin du Onandiarekin. Bidelari onenak, berriz, Onandiak, normalean beste emakume batekin egiten ditu saioak, eta duela aste gutxi pausu handia eman du: laguntzailea ere bada.

Sari ematea maramara*-ko zuzendariak, Ritxi Lizartzak, gidatu du. San Telmon gurekin egon dira, besteak beste, Jokin Azkue (Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria), Joseba Erkizia (HABEko zuzendari nagusia), Gotzon Egia (Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritzako zerbitzuburua), Irene Larraza (Etxepare Institutuko komunikazio arduraduna) eta Leire Gaceo (Eusko Ikaskuntzako Euskararen Nazioarteko Egunaren koordinatzailea).

Izaskun Arrieta bidelagun onena saria jasotzen Irene Larrazaren eskutik Etxepare Institutuko komunikazio arduraduna
Lutxi Oiarbide bidelaguna eta Fernando Vargas bidelaria hitz egiten
Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude