Izaskun Etxabarri, bidelaguna: “Euskara praktikatzeko primeran dago, jendea ezagutzen duzu, oso erraza da, eta ez duzu denbora asko behar”

Izaskun Etxabarri (Bilbo, 1968) bidelari gisa hasi zen Mintzaneten. Gaur egun, bidelaguna da. Aurrerapauso handia eman du eta pozik dago. Astirik ez dutenentzat “ideia oso ona dela” dio Izaskunek. “Mintzanetekin izugarrizko aukera daukagu baita jendea ezagutzeko aukera ere”. Bere bidelaguna Marisa Barrena da, Durangokoa, eta urte hauetan berarekin harreman oso ona sortu dela dio: “Oso ondo moldatu gara, biok egiten ditugu gauza pila bat eta beti izan dugu zeri buruz hitz egin. Dagoeneko lagunak gara. Gainera, euskaraz gain, berarekin asko ikasi dut: literatura, etorkinak, musika, animaliak…”.ç

Horregatik, ekimenean jendea parte hartzera animatu nahi du: “Euskara praktikatzeko primerako aukera da, eta gainera, jendea ezagutzen duzu. Oso erraza da, eta ez duzu denbora asko behar”.

Izaskunek adierazi duenaren arabera, bere amama izan da familiako “azken euskalduna”. “Bera gurekin bizi izan da 101 urte bete arte, Morgakoa zen. Askotan jartzen nintzen egongelan berarekin bere istorioak entzuteko. Egun batean, euskara ikasiko nuela esan nion eta poz-pozik ipini zen”, esan du.

Horrela, 16 urterekin AEKn hasi zen eta EGA maila arte egon da. Hala ere, inoiz ez da titulua edukitzea izan bere helburua. “Nire asmoa beti izan da euskaraz hitz egitea: lanean, lagunekin… eta horretarako, ez da titulurik behar. ‘Titulitis’ handia dago; horregatik, jendeak ez du kalean hitz egiten”. Une honetan, berak Iñaki Gomez gasteiztarrari laguntzen dio eta pozik daude elkarrekin.

Izaskun Etxabarri
Izaskun Etxabarri bidelaguna da Mintzaneten

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude