Izaskun Portu, bidelaguna: “Bidelari atsegina dut, hagitz hiztuna eta oso jatorra, erraza da berarekin aritzea. Elkarri gure bizia kontatzen diogu”

Izaskun Portu (Lesaka, 1970) bidelaguna administraria da Osakidetzan eta bertan entzun zuen lehendabizikoz Mintzanet: “Euskara zerbitzukoek bidali zidaten proiektuan parte hartzeko proposamena. Osakidetzan lankideen artean egin genuen eta bi urtez izan nintzen bidelagun”. Proiektua “hagitz ona” iruditzen zaiola esan digu, “modu errazean eta zauden tokitik” erabiltzeko aukera ematen duena.

Isabel Arce bilbotarrari laguntzen dio euskara praktikatzen: “Gu ordubetez aritzen gara gutxienez, ortzegunetan eta arratsaldeko bortzetan. Bidelari atsegina dut, hagitz hiztuna eta oso jatorra, erraza da berarekin aritzea. Elkarri gure bizia kontatzen diogu”.

Euskara Izaskunen ama hizkuntza da eta bere identitatea. “Nire zati handi bat da eta edonon defendatuko dut”, azaldu digu. Horrez gain, Mintzaneten parte hartzea gomendatzen duela esan digu. “Zalantzarik gabe! Mintzaneti esker, ohitura bihurtzen da euskara erabiltzea, modu atsegin eta errazean gainera. Horrela, normalizatu egiten da”, kontatu digu.

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude